MÁSTER-HIDRÓGENO

Gure 2030 Agenda taldea Udal Foroan

Gure 2030 agenda taldeko ikasleek atzo, azaroak 17, Muskizko kultur etxean ospatu zen Ingurumeneko Udal Foroan parte hartu zuten, Ainara Leiba, udalerriko alkatea, Javier García, ingurumen zinegotzia eta Eder Sánchez, ingurumen teknikaria buru zirela.

Foro honek ikasturte honetako 2030 Eskola Agendako programan parte hartzen duten pertsona guztiei ongietorria emateko balio izan du, eta bertan, gure ikasleek urtean zehar landuko dugun gaia, 15. GJHa “Lurreko ekosistemen bizitza” eta gaur egun gauden proiektuaren fasea aurkeztu ahal izan dituzte: Somorrostroko hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa bilatzeko eta motibatzeko fasea.

Aurreko ikasturteko foroan egin ziren konpromiso eta eskaeren egoera errepasatzeko ere balio izan du foroak. Horrela, jakin ahal izan dugu mapa bat egiten ari direla hautatutako hondakinak biltzeko puntu guztiekin: pilak, fluoreszenteak, plastikoa, beira… eta nola jarri nahi diren edukiontzi gehiago hondakin gehien sortzen diren eremuetan, hala nola ikastetxeetako patioetan. Tokiko produktuen erosketa errazteko eta bultzatzeko lanean jarraitzeari ere aipamen berezia egin zaio.

Leave a comment