MÁSTER-HIDRÓGENO

LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean

Azaroaren 10ean eta 11n Lanbide Heziketari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Donostiako Kursaal Jauregian:  LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean. Somorrostroko LHko arduradunek eta irakasleek parte hartu dute ekitaldi honetan, eta Lanbide Heziketaren erronkez, etorkizuneko enpresaz eta Lanbide Heziketak bertan izango duen egitekoaz, eraldaketa digitalaz, 5.0 industriaz… hitz egin dute, baina gaur egun bizi dugun garapen teknologiko basatiaren garai honek izan behar duen giza alderdia ahaztu gabe.

Jokin Bildarratz Hezkuntza kontseilariak eman zion hasiera Kongresuari, Manuela Geleng Europako Batzordeko Enplegu eta Gizarte Gaietako zuzendariarekin eta Clara Sanz Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioko idazkari nagusiarekin batera.

 

 

Biltzarrean hizlari apartak izan dira: Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordea; Andrés Arizkorreta, CAFeko presidentea; Marc Vidal, Transformazio Digitalean eta 4.0 Industrian aditua eta Espainiako Ekonomia Digitalean eragin handiena duen pertsonetako bat; Sue Griffit Smith, Fabrikazio Aurreratuaren, Ingeniaritzaren eta Zientzia Aplikatuen lehendakariordea; Ivy Tech Community Col. (AEB), Dawn Ward, World Federation of Colleges and Polytechnicseko presidentea (Erresuma Batua) edo Eva Collado Duran, Giza Kapitalaren Aholkulari Estrategikoa, hizlari eta idazlea.

 

Nazioarteko Biltzarrean parte hartu dutenek Euskadiko LHko hainbat zentrotara bisitak egin ahal izan dituzte, Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentrora (Tknika) barne, Euskadin honako gai hauek nola lantzen diren jakiteko: energia adimenduna eta fabrikazio aurreratua, 5.0 industria, fabrikazioko, elikagaigintzako eta bioinprimaketako 3D inprimaketa, Fabrikazio gehigarri robotikoa, doitasun handiko 3D inprimaketa industriala, zibersegurtasuna edo doitasunezko nekazaritza.

Leave a comment