MÁSTER-HIDRÓGENO

LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak

Azaroaren 4an eta 5ean Lanbide Heziketako 7. kongresua egin da Toledon, FPempresa Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak eta CaixaBank Dualizak antolatuta. Kongresu honen helburua Espainiako Lanbide Heziketaren egoerari, erronkei eta aukerei buruz hausnartzea da, eta, horrez gain, bertan parte hartzen duten eragile guztientzat topaketa izatea. Kongresuaren ardatz nagusia hau izan da: LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak.

Bi jardunaldietan zehar, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin dira, LHrekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatzeko. Lehenengoa Sergio San Martín gure lankideak moderatu du, FPenpresako idazkari eta Somorrostroko Berrikuntzako zuzendariak, eta bertan gizarte-eragileek Lanbide Heziketaren Lege berriari buruzko iritzia eman dute. CEOEko, CCOOko eta UGTko ordezkariak izan dira eztabaidan, eta LHko lege berriaz duten ikuspegiaz hitz egin ahal izan dute, zer alderdi positibo dituen eta zer hobekuntza arlo dituzten, gizarte-eragileek lege berri horren aurrean duten posizionamenduaz, eta, bereziki, bizitza osoan zehar ikasteak duen garrantziaz eta Lanbide Heziketako bi azpisistemak, araututako LH eta enplegurako LH bateratzeko beharraz.

Sergio San Martínek moderatu du, halaber, “Teknologia Aplikatuaren Ikasgela” izeneko lan-mahaia, eta bertan parte hartu dute Sergio Ponz Belenguer, Innovae eta Daniel de Limak, Urbegi gizarte-ekimenen ezarpen eta salmenta ondoko zerbitzuko zuzendariak.

Kongresuan hainbat pertsona eta erakunderi aitortu zaie Lanbide Heziketaren munduan egindako ibilbidea, besteak beste, Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeari, eta Dualiza Bankiaren azken hiru deialdietako sariak eman dizkie ikastetxe irabazleei, horien artean gure ikastetxeari. Aintzatespena Javier Laisecak jaso du, Somorrostroko zuzendariak.

Leave a comment