MÁSTER-HIDRÓGENO

12 ikasketa beka Trapagarango gazteen prestakuntza bultzatzeko

Trapagarango Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Enpresa Beken Programaren IX. edizioa jarri du abian, udalerriko pertsonentzako Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko helburuarekin. Zehazki, aurten udalerrian erroldatutako 30 urtetik beherako 12 gazteren ikasketak bultzatuko dira, erdi mailako edo goi-mailako ziklo batean ari direnak.

Programa honek Trapagarango Udalaren bitartekaritza du, bere Enplegu eta Toki Garapenerako Agentziaren bitartez, eta herriko edo honekin zerikusia duten bost enpresek finantziatzen dute: Amazon (Somorrostroren bidez), Cecotrans-Biz, Talleres Alju, Gaimaz eta CNC (Grupo Navacel).

 

Bekadunek 800 euro jasoko dituzte eskola-urte bakoitzeko erdi-mailako heziketa-ziklo baterako, eta 1.000 euro goi-mailako heziketa-ziklo baterako. Beka eskatzeko epea 2021eko azaroaren 29tik abenduaren 10era izango da, Enplegu eta Toki Garapenerako Agentzian.

 

Bekak honela banatuko dira: soldadurako eta galdaragintzako erdi-mailako zikloari zuzendutako beka 1; automozioko goi-mailako zikloari zuzendutako 3 beka; Mekatronika industrialeko zikloari zuzendutako beka bat; eta beste zazpi beka gainerako goi-mailako zikloei zuzenduta, espezialitatea zehaztu gabe.

Trapagarango Udalaren esker oneko diploma Marcelo Gangoiti Fundazioari (bertako kide da gure zentroa), gazteen enplegu-programa honetan aktiboki parte hartzeagatik

Leave a comment