MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostrok “Urrezko A” saria jaso du bere Kudeaketa Aurreratua aintzatesteko

Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi batean (sarrera mugatuarekin, baina streaming bidez eman zena), Somorrostro Zentroak  egindako lana aintzatetsi egin du ‘Urrezko A’ lortzean, erakunde batek Euskadin bere kudeaketa-praktiken kalitateagatik jaso dezakeen aintzatespenik handiena.

Saria Eusko Jaurlaritzak eman du EUSKALITen bidez, kudeaketan funtsezkoak diren bost elementuen kanpo-ebaluazio espezifiko baten ondoren: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza.

 

Kudeaketa aurreratuak erakundeen eraginkortasun eta efizientzia maximoa lortu nahi du, kudeaketaren bikaintasunerako bidean indarguneak eta hobetu beharreko arloak ebaluatzen dituen eredu baten bidez. EUSKALIT sariak Euskalit Ebaluazio Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazio batean kudeaketa-praktiketan aurrerapen maila jakin bat erakusten duten Euskadiko erakundeek lortzen dituzte, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentziatzat hartuta.

 

Lehendakariak bideo bidez itxi duen ekitaldian, Jaurlaritzako sei kidek (Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasun sailburua; eta Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua), José Luis Díaz, Euskalit erakundeko presidentearekin batera, banatu dituzte sariak erakundeen artean.

Javier Laiseca Somorrostroko zuzendariaren ustez, “Urrezko A” lortzea “Somorrostro Prestakuntza Zentroaren eguneroko lanaren koherentziaren aintzatespena da, eta lotura bat ezartzen du bere ikuspegi-adierazpenarekin, bere interes-taldeei, ikasleei, familiei, zentroko langileei, gure erakunde titularrari, Administrazioari eta, oro har, gizarteari berari buruz egiten dituen praktikekin eta kanpora bidaltzen dugun mezuarekin”.

 

Javier Laisecaren hitzetan, erakundeak kudeaketa aurreratuaren arloan egin dituen ahaleginek balio izango dute “bai barnean: Somorrostroren kultura indartuz, bere helburuen (misioa, ikuspegia eta balioak) eta eguneroko portaeren arteko ikuspegi koherentea definitu eta integratuko duen parte-hartze prozesu baten bidez; bai kanpoan, gizartearen gainerakoekiko legitimitatea sendotuz, herritarren, administrazio publikoen eta eragileen aurrean…”

Leave a comment