MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro eta ISS Biocruces Bizkaia elkarrekin berrikuntza proiektu batean

Andrea Álvarez eta Jorge Monja berrikuntza-proiektu interesgarri batean murgildu dira ikasturte honetan, Bizkaiko Ikerketa Sanitarioko Institutuarekin (iis Biocruces Bizkaia) batera. Osteosintesi plakak konformatzeko prentsa baten diseinua da, ebakuntza gelako lanen denborak zehaztasun handiagoz arintzeko. Batez ere aldakako ebakuntzetan erabiliko dira, plakek forma jakin bat izan behar baidute, pazientearen hezur-egituraren eta hausturaren arabera.

Prozesu hau bi modutan egin daiteke: batean, pazientea ebakuntza gelan dagoela eta metalezko plaka xaflagarri bat erabiliz, zirujauak eskuz ematen dio forma “molde” horri, ondoren erabili beharreko plaka zurruna doitzeko. Doikuntza hori eskuz egiten da gaur egun, zirujauak berak erabiltzen dituen tamaina handiko tenazekin, besterik gabe. Prozesu neketsua da, kasu batzuetan 5 plaka tolestu behar dira, eta horrek eragin handia izan dezake kirurgiaren iraupenean.

Gaur egun, ospitale batzuetan 3d inprimatze-teknologia erabiltzen ari dira, hemipelvis osasuntsuaren ispilu bat eginez. Pelbisa inprimatu egiten da, eta haren gainean tolesten dira pazientearengan jarriko diren plakak, kirurgia egin aurretik..

Andrea eta Jorge tresna bat diseinatzen ari dira, pieza xaflagarritik lortutako datuekin, behin betiko plaka errazago eta azkarrago osatu ahal izateko, pazienteak ebakuntza gelan itxaron behar duen denbora arinduz. Gainera, tresnari 3D teknologia gehitzen badiogu, ebakuntzen denbora asko murriztu daiteke.

 

Proiektu hau ikasleei erakusteak “begirada zabaltzen laguntzen die eta diseinu industrialaren mundua autoarentzako piezen diseinuaz haratago doala ikusarazten die, pertsonen osasunerako onura sor dezaketen arloetan bere aplikazioa nola duen erakusten laguntzen die”.

Proiektua benetako erronka profesionala izan da, eta ikastetxeetan egoten garen erosotasun eremu horretatik ateratzeko balio izan die biei, “Hasieran bertigo handia eman zigun, baina gauzak ondo ateratzen ari direla ikusteak, eta arlo honetan gainera, poz pertsonal handia ematen du”. Orain, erretxinaz egindako lehen diseinu bat aurkeztea espero dute, probak egiteko eta, beharrezko doikuntzak egin ondoren, behin betiko tresna egiteko.

Leave a comment