MÁSTER-HIDRÓGENO

“EgunOn Magazine” Somorrostrotik

Bilbao Herri Irratiak bere “Egunon magazina” emititu du gaur gure zentrotik. Cristina Maestro, Leire Argandoña eta May Madrazok Somorrostroko bizitza nolakoa den erakutsi dute hari gabeko mikrofonoarekin.

Gure irakasleek, Raquel Ruizek eta Ana Carcelenek, Agenda 2030 taldean antolatzen diren jardueren berri eman digute. Ana Martínezek, berriz, azaldu digu nolakoa den “Arboretum” proiektua, eta nola ezagutu daitekeen Muskizen historia, Ingurumen Hezkuntzako eta Informatikako ikasleekin egin dituen 19 ibilbideak jarraituz. Juli Morenok eta Yolanda Marcosek kontatu dute nola lan egiten dugun ikastetxean laguntza gelako ikasleekin, nola egiten dugun  prestakuntza inklusiboa egiteko eta merezi duten ikusgarritasun guztia emateko, eta Sofia Juanesek May Madrazori lagundu dio Somogarden gure lorategi botanikoan paseoan.

Goiza ahalik eta modurik onenean amaitzeko, Andrea Astudillo, Arraun Lagunak-eko patroiaren testigantza izan dugu, aurten Eusko Tren liga eta Kontxako bandera irabazi ditu, eta arraunean izandako esperientziaren eta DBHn eta Batxilergoan Somorrostron ikasitako urteen berri eman digu.

Goiz ederra izan dugu Herri Irratiko lagunekin, eta gainera Ainara Leiba Muskizko alkateak eman dio amaiera.

Leave a comment