Joan den ekainean, Nekane Ruiz, Laura Muñoz, Claudia Hernández eta Lucia Ferreño (Las4R), 4.B mailako nesken taldeak “Las colillas de tabaco ni son semillas ni se ESfuman” proiektuarekin Steam Euskadi Saria irabazi zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Agentziarekin elkarlanean, antolatutako “STEAM Hezkuntza Ekimena genero ikuspegiarekin” kategorian.
.
Irailaren 30ean, hezkuntza munduko zortzi profesionalek osatutako epaimahai aditu baten aurrean proiektuaren defentsa egiteko unea iritsi zen: Igone Azpiroz, Lizardi Zarautz BHIko zuzendaria; Aitor Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako zuzendaria; Koldo Olaskoaga, Scientix enpresako enbaxadorea eta Easo Politeknikoko irakaslea; Asier Aloria, Confebaskeko Prestakuntza Saileko zuzendaria; Agustín Aguirre, Tknikako Ikaskuntzak eta Errendimendu Handia Arloko koordinatzailea; Amaia Arregi, DIPCko Hedapen arduraduna; Begoña Pedrosa, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko dekanoa eta Kristina Zuza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Stem ikerketa-taldekoa.
Gaur goizean aurkeztu dira “STEAM Hezkuntza Ekimena genero ikuspegiarekin” kategoriako proiektu finalistak:
- “Las colillas de tabaco ni son semillas, ni se Esfuman”. Somorrostro Heziketa Zentroa;
- “AutoEZTIMA”. Berrio-Otxoa Ikastetxea
- “Haritu”. Suspergintza Elkartea
- “Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo”. San Martín HLHI
- “ElkarMaker”. Ikastolen Elkartea
- “Inspira STEAM”. Deustuko Unibertsitatea
Joan zen irailaren 25ean “STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileena” kategoriako hautagaiak izan ziren epaimahaiaren aurrean:
- “Forensic Science”. Gaztelueta ikastetxea
- “Ortu ekologiko zientifikoa Kurtzebarri eskolan”. Kurtzebarri Eskola
- “Neuronak Martxan”. Artxandape Ikastola
- “Elhuyar Zientzia Azoka”. Elhuyar
- “Feria de app para educación”. UPV/EHU
- “Una mano STEAM solidaria”. Don Bosco LHII.
Sariketara aurkeztu ziren 133 ekimenetatik hamabi aukeratu dira.
Orain itxarotea besterik ez dago gure ikerketa-lanak Steam Euskadi Sarien 1. edizio honetan saria jasoko duen jakiteko; oraingoz, haren ebaluazioa bikaina izan dela nabarmendu. behar dugu.