Ostiralean, maiatzak 19, ikastetxeko Batxilergoko 2. mailako ikasleei orlak emateko gala ospatu zen Barakaldo antzokian. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta bertan 180 ikasle inguru elkartu ziren, hurbileneko senideekin batera. Jon Lago ikastetxeko irakasleak eta Izaro Dañobeitia bigarren mailako ikasleak aurkeztutako galan, Batxilergoko lehen mailako hiru ikasleren emanaldiak izan ziren: Maitane Ochoa, Uxue Múgica dantzaria eta Aimar Lavín abeslaria. Ekitaldia oso…
