MÁSTER-HIDRÓGENO

Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza

Datorren martxoan, Somorrostro Prestakuntza Zentroak, Ortuellako INGETEAM CONVERTERS enpresarekin lankidetzan, prestakuntza-programa berri bat jarriko du abian, kontratazio konpromisoarekin:

“Potentzia handiko bihurgailuen muntaia elektromekanikoa”

220 orduko prestakuntza ibilbidea eskainiko zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden 12 langaberi.

Ikastaroa martxoaren 11n hasiko da eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da, 9: 00etatik 14:00etara. Eskolak emateko lekua Ingeteam Power Technology-ren instalazioak izango dira, Ortuellako Abra Industrial Enpresa Parkean.

Prestakuntza amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek Somorrostro Prestakuntza Zentroak emandako titulu bat jasoko dute. Ondoren, enpresak gutxienez % 50 kontratatuko du, 6 hilabete edo gehiagorako.

Perfil inicial del alumnado:

•Lanbiden izena emanda dauden pertsonak, langabezian daudenak edo enplegua hobetzen ari direnak.
• Aurretiko prestakuntza:

– DBHn graduatua edo baliokidea
– ELE familiako 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria – Elektrizitatea eta elektronika (ELEQ eta ELES arloak)
– 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak
– Oinarrizko Lanbide Heziketa
– Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak

•Erakunde laguntzaileetako udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak.

-MEATZALDEAKO BEHARGINTZA (Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena)
-BEHARGINTZA SANTURTZI
-INGURALDE (Barakaldo)

Izena emateko formulariorako esteka 

Leave a comment