MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro Siemensekin aliatu da 5.0 Industriaren eraldaketa digitala sustatzeko

Siemensek eta Somorrostro Trebakuntza Zentroak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, astelehena, apirilaren 25ean. Akordio horren bidez, multinazional alemaniarrak 5.0 Industriaren azken teknologien inguruko ezagutzak zentroaren esku jarriko ditu. Hezkuntza taldeak, kalitatezko irakaskuntza teknologikoarekin konprometituta eta merkatuaren eskakizunetara bideratuta, urrats bat harago egingo du Digitalizazio eta Automatizazio Industrialaren aldeko apustua eginez.

Aliantzak irakasleen prestakuntza, hezkuntza-materialaren hornidura, mintegi teknikoak eta I+G+b jardueren garapena biltzen ditu. Gainera, Siemensek merkatuko azken teknologiak Somorrostro Zentroaren esku jarriko ditu 5.0 Industriari forma ematen jarraitzeko asmoz. Siemensen helburu nagusia hezkuntza integrala eta kalitatezkoa sortzeko behar diren bitartekoak ematea da, lan-eskariei erantzuteko gai izango dena.

Somorrostro 75 urteko historia duen ikastetxe Integratua da. 30 urte baino gehiago daramatza prestakuntza eskaintzen espezializazio handia eskatzen duten lanpostuetarako. Horregatik, Siemensen laguntza izan du Automatizazio eta Digitalizazioko ikastaro espezifikoak emateko Lanbide Heziketako (LH) ikasleei, prestakuntza espezifikoa bermatzen jarraitzeko asmoz. Akordioak gizartearentzat ekarriko dituen onura ugarien artean, garrantzitsuena 5.0 industriarako bidean aurrera egitea da. Bi erakundeek industriaren benetako beharrak profesionalen ezagutzekin lotzea lortuko dute. Siemensen teknologiek, hala nola Biki Digitalak, bide hori marrazten laguntzen dute, eta hezteko erabiltzen dira, merkatuaren eskakizunen eta irakaskuntza profesionalaren arteko aldea hausten dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Siemensen Eskualde Ordezkaria den Luis Garridok eta Somorrostro Heziketa Zentroko Zuzendaria den Javier Laisecak sinatu dute akordioa. Luis Garridoren ustez, “aliantza beste urrats bat da Euskal Herriko industriaren eraldaketa digitalerako bidean. Euskal Autonomia Erkidegoko LHko ikastetxeak erreferenteak dira Europa mailan, eta Siemensek LHren alde egiten du, lortzen duen profesionalen kualifikazio handiaren alde“. Siemensek euskal ikasleen prestakuntza zentro nagusiekin akordioak sinatzeko asmoarekin jarraitzen du.

Javier Laisecaren ustez, aliantza aurrerapauso garrantzitsua da “gure ikasleentzat kalitate handiko prestakuntza gauzatzen jarraitzeko, eta gure inguruko produkzio-sarearen egungo eta etorkizuneko premiei erantzuteko. Era berean, gure irakasle-taldeentzat erronka bat da teknologia berri horiek guztiak gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan sartzeko, eta hori guztia I+G+b arloko proiektu garrantzitsuak dituen korporazio handi baten eskutik“.

 

Leave a comment