MÁSTER-HIDRÓGENO

BIDEAN 2022: amaiera bikaina etapa honi

Bi urtez DBHko ohiko etapa amaierako ekitaldia ospatu gabe egon ondoren, ostiral honetan, hilak 17, DBHko 4. mailako ikasleei orlak emateko gala ospatu dugu. 100 ikasle baino gehiago joan ziren, senideek lagunduta, Txema Sáenz Somorrostroko arduradun pedagogikoa eta Fernando Mielgo DBHko arduradun akademikoa buru izan zituen ekitaldira.

Laugarren mailako ikasleak protagonista dituen ohiko  bideo musikalarekin hasi zen gala, eta tarteka ikasgela bakoitzeko ordezkarien esker oneko hitzaldiak, orla banaketa eta taldeko argazkiak egin zituzten. Gairena, Aimar Lavín 4ºC-ko ikasleak, ekitaldiari ukitu artistikoa eman zion pianoa zoragarri jota.

Amaitu da ikasturtea, eta zorionak ematea besterik ez dago egin duten lanagatik, erakutsi duten giza kalitateagatik, eta zorte handia opa nahi diegu orain hasiko duten etapa berrian.

 Galako argazkiak album honetan ikus ditzakezue

Leave a comment