MÁSTER-HIDRÓGENO

Heziketa Zikloetara sartzeko proba

2021eko otsailaren 3tik 16ra bitartean, 2021/2022 ikasturterako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko probetan izena eman ahal izango da.

Proba hauen helburua eskatzen den titulazio akademikorik ez dutenez zikloetara zuzenean sartu ezin direnei hauetara sartzeko aukera ematea da. Ezin da autonomia-erkidego batean baino gehiagotan ikasturte berean sartzeko probetan izena eman. Izena emandako pertsonen kopurua plazena baino handiagoa bada, azterketara onartutako pertsonak hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.

Erdi-mailako heziketa zikloetara sartzeko proban parte hartzeko, gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean, eta hemeretzi goi-mailako zikloetara sartzeko proban.

 

PROBAK apirilaren 21 eta 22an dira (Pertsona bakoitza esleitutako azterketa zentroan, 2021eko martxoaren 31n argitaratua):

 

Apirilaren 21ean 16:00etan

      • Erdi Maila: Parte linguistikoa
      • Goi Maila: Parte komuna

Apirilaren 22an 16:00etan

      • Erdi Maila: Parte zientifiko-teknologikoa eta parte Soziala
      • Goi Maila: Parte espezifikoa

 

Behin-behineko kalifikazioak 2021eko maiatzaren 18an argitaratuko dira.

Informazio gehiago, gai-zerrenda, betekizun, baremo eta abar hemen aurki ditzakezue:

https://www.euskadi.eus/web01-a2hlanhz/es/contenidos/informacion/sarbideproba/es_def/index.shtml

 

Leave a comment