MÁSTER-HIDRÓGENO

Haizea popan eta ziztu bizian

Hainbat ziklotako ikasleen lanari esker, “Gure itsasontziko” branka ikastetxeko sarreraren buru da. Erdi-mailako Soldadura, Metal Eraikuntzak, Goi-mailako Igeltserotza (Otxarkoaga zentrokoa) zikloetako ikasleek eta Enplegurako Prestakuntzako Industria Pintura ikastaroko (Lanbide) ikasleek egitura hori garatzen eta instalatzen lagundu dute. Batzuek oinarrizko lan bikaina egin dute, eta gainerakoek erremateetan, pintaketan eta zentroko lorategian jartzen lagundu dute.

 

Metal eraikuntzetako ikasleek zamaontzi baten planoa 1:8 eskalan erreproduzitu dute branka egiteko. Dena erronka baten parte izan da, eta horren bidez ikasleek “Living Stone” itsasontziaren brankaren 525 blokea (erraboila) berreraiki dute. Planoak Madrili (ontzigintza saila dagoen Astilleros Españolesen egoitza nagusia) eskatu zitzaizkion  ikasleek aztertzeko, Autokadez aldatzeko eta CNC plasma makinara iraultzeko, sekzioak moztu eta muntatzeko. Erronka itzela.

 

Igeltserotza ikastaroko mutilak ORUETAGANE S.COOP entitateak Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta duen enplegagarritasuna sustatzeko programa batean parte hartzen ari diren gazte talde bat dira, Igeltserotza eta Erreformak espezialitatean trebatzeko eta, horrela, lan-merkatuan sartzea errazteko. Gazteak dira, gehienak atzerritarrak, zaurgarritasun egoeran eta bazterketa arriskuan daudenak. Prestakuntza nagusiki praktiko horrekin batera, tutoretza eta orientazioa eman behar zaie, gizartean eta lan munduan txertatzen laguntzeko. Hori dela eta, ikasle horietako batzuk gure ikastetxean ari dira praktikak egiten.

Leave a comment