MÁSTER-HIDRÓGENO

Enpresentzako kontrataziorako laguntzak: LEHEN AUKERA 2024 programa

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lehen Aukera 2024 deialdia onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzeko (Lehen Aukera )

30 urtetik beherako langabeak kontratatzeko enpresentzako laguntzak dira, praktikaldiko kontratuak (lanbide-praktikarako prestakuntza-kontratuek azken 3 urteetan egindako prestakuntza izan behar dute) edo kontratu mugagabeak egiteko, 2024ko urriaren 31ra arteko epearekin.

 

Enplegu-plan honen onuradunetako bat bazara, edo programa honen bidez gazteak kontratatu nahi dituen enpresetako bat bazara, Somorrostrok, Lanbideren zentro laguntzaile eta Lehen Aukeraren kudeatzaile gisa, dirulaguntza izapidetzen laguntzen dizu, eta zuk zeuk egiten duzu eskaintzaren kudeaketa Lanbideren bidez, laguntza hori eskatzeko nahitaezkoa baita, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Jarri harremanetan gure Enplegu Sarbiderako Zentroarekin (CAE) 94 670 81 94 telefonoan edo helbide elektroniko honetan: cae@somorrostro.com

 

Baldintzak jasotzen dituen laburpen-liburuxka


Empresa onuradunak:

Deialdi honetan aurreikusitako lanbide praktika lortzeko kontratu mugagabeak eta/edo prestakuntza-kontratuak egiteko dirulaguntzen onuradun izan daitezke 17. artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen dituzten enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein dela ere, banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta elkarteak eta fundazioak ere, honako betekizun hauez gain:

a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn izatea.

b) Zuzenean edo zeharka herri-administrazio baten edo batzuen % 50etik gorako partaidetza ez izatea.

c) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa jakinarazi izana, kontratu-mota, kontratazio-denbora eta bete beharreko lanpostua adierazita. Enpresak berariaz adierazi beharko du eskaeran LLOrik duen ala ez.

 

Deialdi honen babesean kontratatutako gazteei buruzko betekizunak

1. – Deialdi hau 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko da, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea, eta kontratua hasi aurreko egunean lanik gabe egotea.
b) Puntu honetan jasotako titulazioren edo ziurtagiriren bat izatea:
– Boloniako lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo master-plana.
– Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua-Bolonia Plana.
– Berariazko lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria edo erdi-mailako teknikaria; aurrekoen baliokideak izango dira teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak.
– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat aitortutako beste titulazio batzuk.
– Profesionaltasun-ziurtagiria.
c) Lanbide-titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan gehienez 6 hilabeteko lan-esperientzia izatea.

 

 

Leave a comment