MÁSTER-HIDRÓGENO

Siemens GAMESA langileen bila gure ikasleen artean

Joan den irailaren 15ean Siemens Gamesako arduradunak Somorrostro Heziketa Zentrora hurbildu ziren Energia Berriztagarrien, Mekatronikaren eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuen goi mailako zikloetako 1.eta 2. mailako ikasleekin parke eolikoak martxan jartzeko eta mantentzeko arloetan lan egiteko aukerak partekatzeko.

Luis Mari de la Maza, Siemens Gamesako prestakuntza arduraduna, Miguel Ángel Veliz, mantentze eta abiarazte arloetarako baliabideen kudeaketaren arduraduna, Bartolomé Rubio, parke eolikoak martxan jartzeko arduraduna eta Diego Viana, martxan jartzeko arlorako ekipoen kudeatzailea, izan genituen hizlari.

 

Hitzaldiaren helburua bi arlo horietako langileek egin behar dituzten lan motak eta langile batek izan behar dituen gaitasunak definitzea izan zen.

Leave a comment