MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro “Zienziaburum 2024” STEAM azokaren VI. edizioan

Gure ikastetxeko DBHko 1., 2. eta 3. mailako 35 ikaslek parte hartu dute asteburu honetan Consuegrako (Toledo) IES Consaburum BHIk antolatutako ZIENZIABURUM zientzia-dibulgazioko azokaren VI. edizioan.

Gure ikasleek lanean aritu diren proiektu zientifikoak aurkeztu dituzte beren standetan: “hozkailu jasangarria”, “making cities”, “bideo-kontsola”, “landareek kontatzen dakite”, “pixoihalen sekretua”, “C bitamina”, “pH”, “etiketek engainatzen gaituzte?” eta “hortz-oskola”.

Jardunaldi zoragarri horretan, beren lanak azaldu dituzte eta gainerako parte-hartzaileek aurkeztutako proiektuak ezagutu ahal izan dituzte, besteak beste, Toledoko, Madrilgo, Ciudad Realeko, Cuencako edo Cadizeko ikastetxeak.

Gure neska-mutilek Toledo ezagutzeko ere aprobetxatu zuten, baita Consuegrako errota ezagunak eta bertako gaztelua bisitatzeko ere. Asteburu aparta!!!

 ZIENZIABURUM 2024 ko argazkiak

Leave a comment