MÁSTER-HIDRÓGENO

Leire Alday, “A las 5 y 35” ikusiko gara.

Bigarren urtez, Leire Alday Batxilergoko 1. mailako ikasleak “Osmundo Bilbao Garamendi-Muskiz” narratiba solidarioaren XI. Literatur Lehiaketa irabazi du, 18 urtetik beherakoen kategorian.

Herrien arteko elkartasuna eta literaturaren arloko sormena bultzatzeko asmoz, eta gainerako pertsonekiko hurbiltasuna sustatzeko asmoz, ALEZ ALE Hego-Ipar Elkartasun taldeak, Muskizko Udaleko Gazteria Sailak eta Udal Liburutegiak urtero egiten dute lehiaketa honen deialdia. Osmundo Bilbao Garamendi Muskizen jaio zen misiolaria izan zen, eta 1982an hil zuten Ugandan, 37 urte zituela, bere bizitza behartsuenekin partekatzen ari zenean.

“A las 5 y 35” kontakizunarekin, Leirek boluntariotzaren gaira hurbiltzen gaitu egoitza batean adinekoak zaintzeko bere burua eskaintzen duen neska gazte baten esperientziaren bitartez. Bertan Montevilla jauna ezagutuko du, pertsona bakartia, oso lagunkoia ez den matematikaren maitalea eta bere pasioaren, matematikaren bidez bateria jotzen irakatsiko dio.

Leire irakurle amorratua da, intrigazko eta misteriozko kontakizunen maitalea. Idazketaren mundura hurbildu zen, bere pentsamendu guztiak paperean islatu behar zituelako, “eguneroko gaietatik ateratzen ditudan ideia asko ditut, nire inguruan gertatzen denari buruz, eta gero idaztean, misterio kutsu bat ematen diot guztiari”.

Zalantzarik gabe, bere ametsa liburu bat idaztea da, eta ez zaio materialik falta, izan ere, amaitu gabe dauden arren, bukatu nahi dituen kontakizun ugari ditu, eta etorkizunean thriller bat izango den lehen eleberria idatzi ahal izango du.

Oraingoz, batxilergoko ikasketak ditu buruan, eta psikologiaren edo beste gradu baten alde egingo duen oso argi ez badu ere, ez du alde batera utzi nahi bere idazteko zaletasuna eta literatur lehiaketetan parte hartzen jarraitu nahi du. Esan beharra dago Edurne Larrabeiti DBHko hizkuntza-irakasleari sor diola lehiaketetara aurkezteko konfiantza eta kemena.

Oraingoz, “A las 5 y 35” kontakizuna irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Esteka honetan deskarga dezakezue:

 

Elkarrizketa hau “Bertan GURE irakasgunean” Somorrostroko aldizkari digitalaren 34. zenbakiaren parte da, eta esteka honetan osorik deskarga dezakezue.

Leave a comment