MÁSTER-HIDRÓGENO

GPZ CAR garaile Greenpower Iberia txapelketako lasterketetan

Joan den igandean, martxoaren 14an, Greenpower Iberia – Bridgestone auto elektrikoen lehiaketaren, eta COVIDaren osteko, lehen lasterketa jokatu zen Bilbon, San Mameseko zabalgunean. Zazpi ikastetxetako hamaika auto lehiatu ziren proba honetan, eta eraginkortasun energetikoa gailendu zen abiaduraren aurrean. Oraingo honetan, Bridgestonek babestutako probak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa eta laguntza izan zuen.

Gure GPZ Evo taldeak diseinatu eta garatutako autoa distantzia gehien egin zuena izan zen, eta 16 urtetik gorako gazteentzako F24 kategoriako lehen saria irabazi zuen. Baina ez zen Somorrostro-Petronor taldearen sari bakarra izan; “ondoen aurkezturiko” taldearen saria ere lortu zuten, eta maila absolutuan irabazi izanagatik, “Real Peña Motorista Vizcaya” k, Euskal Herriko eko-rallyaren antolatzaileak, plaza eman digu (autoa lagatzea eta tasak barne) lasterketa honen hurrengo edizioan, 2021ean.

Gure DBHko, Batxilergoko eta CFGMko neska-mutilak eskolaz kanpoko ordutegian gurasoen laguntzarekin egiten ari diren lanaren saria izan da. Zorionak ekipo!!!

 

Leave a comment