MÁSTER-HIDRÓGENO

Arrakastaz amaitu da “GAZTE ON” enplegurako eta prestakuntzarako programa mistoaren lehen edizioa

Irailean amaitu da Aldundiaren GAZTE ON enplegu-prestakuntzako programaren lehen edizioa. Tutoretzapeko adingabeak izandako 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Somorrostrok, Cáritasen laguntzarekin, bi ibilbide garatu ditu: Soldadura eta Azaleko Tratamenduak; gazte horiek batez ere Haizea Wind enpresak Bilboko Portuan (Zierbenan) duen lantegian txertatzera bideratua, onshore eta offshore dorre eolikoak eta offshore zimenduak fabrikatzen dituena.

31 gaztek hasi zuten prestakuntza. Guztiak Inoren Kargura Ez Zeuden Adingabe Atzerritarrak izan ziren, Aldundiaren tutoretzapean egondakoak.

 

Programaren hasieran, 2021eko urtarrilean, 19k egoitza-baimena zuten, eta 8k bakarrik zuten lan-baimena. Horrek itzelezko buruhausteak eragin zituen Extranjeríarekin izapideak egiteko orduan, baina azkenean bere emaitza eman du. Programaren amaieran, mutil guztiek dituzte bizileku- eta lan-baimenak.

Laneratzeari dagokionez, 20 kontratazio lortu dira, horietatik 11 Haizea Wind enpresan. Horiek guztiak gaur egun mantentzen dira.

Eta zer supozatzen dute kontratu horiek mutil hauentzat?

Bizkaira adingabe gisa iritsi zirenetik, Aldundiaren mende egon dira hemen gelditu ahal izateko. 18 urte bete ondoren, Aldundiak eta beste erakunde publiko eta gizarte-ekintzako erakunde batzuek laguntza ekonomikoa ematen diete. Oro har, hilean ez dira 400 € baino gehiago izaten. Logelen alokairuak, erroldatzeko aukerarekin (funtsezkoa beren egoera erregularizatu ahal izateko), hilean 250 eta 300€ artean direla kontuan hartuta, ezer gutxi geratzen zaie gainerako oinarrizko premiei erantzuteko. 12 hilabeteetan zehar, hilean 500€ baino gehiago jaso dituzte Gazte Onen. Baina haien bizitza benetan aldatzen duena soldata garbia duten kontratuak dira, hileko 1200 €-tik gorakoa. Horrek aukera ematen die etxebizitza duin bat eskuratzeko, oinarrizko premiak asetzeko eta, kasu askotan, jatorrizko herrialdean dituzten familiei laguntzeko.

Leave a comment