MÁSTER-HIDRÓGENO

ESAN EZ: Droga eskaintzen dizun lagun bat ez da zure laguna

Gaur, ESAN EZ proiektuaren barruan, testigantzen saioa izan da. Programa hau Somorrostroko ikasgeletan sartzen den seigarren edizioa da, eta beti bezala, Oinarrizko Lanbide Heziketako gure ikasleen artean inpaktu handia izan dute bizi testigantzek. Lau pertsona entzun ahal izan ditugu drogen munduan nola hasi ziren eta haien bizitzetan izan dituzten ondorio suntsitzaileak kontatzen. Mundu ilun batean bizi izan diren pertsonen testigantzak, “non droga eskaintzen dizun lagun bat… ez den zure laguna “, non “zure pertsona maiteenei egiten diezun kalteak ez duen neurririk”, non “ausartagoa den laguntza eskatzea ukabilkada bat ematea baino”.

ESAN EZ egitasmoa Bidesarik eta Bilboko Elizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak antolatzen dute. Gazteen kontsumoa prebenitzeko proiektu bat da, eta, askatasunik gabeko pertsonen zuzeneko testigantzaren bidez, drogak kontsumitzearen eta delitu jokabideen arriskuaz kontzientziatu nahi dira nerabeak.

Hainbat saiotan, pertsona ezberdinak kontsumitzen hastera daramaten arrisku faktoreei eta kontsumoak izan ditzakeen ondorioei buruzko gogoeta egiten da. Unerik bereziena askatasunik gabeko pertsonek gure ikasleei beren bizi esperientziak kontatzen dizkieten saioan izaten da. Somorrostrok sei urte daramatza programa honetan parte hartzen, eta oso balorazio positiboa izaten du gure ikasleen artean.

Leave a comment