MÁSTER-HIDRÓGENO

Arrosa kolore bat baino gehiago da

Aurten ere, gure ikasleek bat egin nahi izan dute “Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren munduko egunarekin“, eta minbiziari, honen prebentzioari eta ikerketari ikusgarritasuna ematen lagundu. Urtero sentsibilizazio hitzaldiak egiten ditugu, gure neska-mutilek gaixotasunaren dimentsioa eta berrikuspenek diagnostiko goiztiarrentzako duten garrantzia ikus dezaten. Aurten, gainera, Muskizko ACCMk antolatzen duen “Bularreko Minbiziaren aurkako II. Martxan” parte hartzera animatu nahi izan ditugu.

 

Bularreko minbizia minbizi-mota ohikoena da eta minbiziak eragindako emakumen heriotza kausa ohikoena mundu osoan. Bularreko minbiziaren kasuen erdiak, gutxi gorabehera, sexua eta adina alde batera utzita arrisku-faktore espezifikorik ez duten emakumeei eragiten die. Bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrari esker, gaixotasunaren biziraupen tasak gora egin du, eta horri esker gaixotasunari lotutako heriotza kopuruak behera egin du.

 

 

Eguneko argazkiak : albuma

Leave a comment