MÁSTER-HIDRÓGENO

2021/2022 ikasturtea abian da

Joan den ostegunean, hilak 16, Oinarrizko LHko ikasleen aurkezpena egin zen, eta dagoeneko abian dira ikastetxeko maila guztiak. Ikasturte honetan 2110 ikasle baino gehiago daude Somorrostroko irakaskuntza arautuan matrikulatuta.

Sekzioka banatuta, DBHko 439 ikasle, Batxilergoko 384 ikasle eta LHko 1300 inguru daude matrikulatuta, honela banatuta: erdi Mailako 447, Goi Mailako 734 eta Oinarrizko LHko 110 ikasle baino gehiago.

Ikasle horietatik 700 baino gehiago berriak dira ikastetxean, eta askok, Somorrostron ikasten jarraitzen duten arren, aurten etapaz aldatzen dute eta baita irakaslez, irakasgaiez/moduluez eta abarrez. Espero dugu aurten guztien itxaropenak beteko dituela eta pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzuliko garela.

 

Leave a comment