MÁSTER-HIDRÓGENO

Elkarrekin bizitzeko heztea: gogoeta partekatua gorrotoaren diskurtsoaren aurrean

Somorrostro, San Viator eta San Juan ikastetxeetako irakasleak Somorrostron bildu dira ikasturte amaiera honetan Marcelo Gangoiti Fundazioaren ohiko Pastoral Jardunaldia ospatzeko. Topaketa eta hausnarketa partekaturako gunea izan da, eta aurten gure gizartean bereziki presente dagoen gai batean zentratu da: gorrotoaren diskurtsoan.

María Berlanga Caritaseko koordinatzaileak parte hartu du saioan, eta irakasleak gidatu ditu estereotipoak eta aurreiritziak nola eraikitzen diren, bizikidetzan daukaten eragina zein den eta hezkuntza-elkarteak diskriminazio eta bazterkeria egoerei aurrea hartzeko izan dezaken zereginari buruz hausnartuz. Hitzaldiari esker, mezu, zurrumurru edo orokortze jakin batzuek pertsonen gaineko gure begirada nola baldintzatzen duten eta gaitzespen-jarrerak nola elikatzen dituzten aztertu ahal izan dugu.

Jardunaldian zehar Argi Ibili! No te encalles estrategia ere aurkeztu da. Bizkaiko Caritasek bultzatuta, aurreiritzien aurrean gizartea sentsibilizatu eta errespetuan, anaitasunean eta aniztasunaren aitortzan oinarritutako bizikidetza sustatu nahi baitu. Bere proposamenen artean honako hauek nabarmentzen dira: sentsibilizazioa, diskurtso horiek detektatzeko eta zalantzan jartzeko gai diren “jagoleak” sortzea, eta eguneroko errealitatea eraldatzen lagunduko duten ekintza esanguratsuak bultzatzea.

Berehalako erantzunak bilatu baino gehiago, jardunaldiak balio izan du galdetzeko non gauden, zer erronka ditugun aurrean eta nola jarrai dezakegun hezten gure zentroetatik gizarte justuago, inklusiboago eta errespetuzkoago bat eraikitzeko.

Somorrostrotik eskerrak emon nahi dizkiegu bereziki Caritasi eta María Berlangari gertutasunagatik, ekarpenagatik eta errealitateari beste begi batzuekin begiratzen laguntzeko egiten duten lanagatik.

Leave a comment