MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostrok bere 75.urteurrena hasi du

Gaur bezalako egun batean, 1947ko otsailaren 3an, Somorrostrok hogeita hamar ikasle eta hiru irakaslerekin hasi zuen bere jarduera, Marcelo Gangoiti Urrutia jauna buru zela. Garai hartan, Bizkaiko Meatzaldearen egoera ekonomiko nahiko ahula zen mugakide zuen Nerbioi ibaiaren Ezkerraldeak bizi izan zuen susperketa ekonomiarekin alderatuz

 

Kerman López Marcelo Gangoiti Fundazioko patroi eta Bizkaiko elizbarrutiko bikario nagusiak, Ainara Leiba Muskizko alkateak, Urtzi Alea kultura zinegotziak, Javier Garcia Ingurumen zinegotziak, José Luis Jiménez Fundazioko kontseiluko kideak eta Javier Laiseca ikastetxeko zuzendariak hasiera eman diete Somorrostro Prestakuntza Zentroaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Horretarako, Villaríaseko markesak jatorrian izan zituen Libanoko 2 zedroen “kimu” bat landatu dute. DBHko 1. mailako lau neska-mutil izan dira ikasleak ordezkatu dituztenak ekitaldi sinboliko honetan, Marcelo jaunaren proiektua, oraindik indarrean dagoena, belaunaldi berrietara egokitua, eguneratu dela erakutsi nahi duena.

Kerman Lópezek nabarmendu duenez, “Marcelo edo Jose Maria Arizmendiarrieta bezalako apaizek zerbitzatu behar zuten herria ondo ezagutzen ikasi zuten, eta Gerra osteko garai hartan profesionalki kualifikatzea oso zaila zuten pertsonei etorkizuna bilatzen lagundu zuten”.

Harrotasuna da Muskiz ordezkatzea“, esan du Ainara Leibak. “Ikasle gazte hauek kimu hau landatzen lagundu digute, proiektu honek etorkizun osoa aurretik duela erakusten duen froga sinbolizatzen baitu“.

Javier Garcíak, Ingurumen zinegotzi, ikasle ohi eta Somorrostroko irakasle ohiak, ikastetxeari zorionak eman nahi izan dizkio ekimen honengatik. “Izan ere, duela 75 urte hasi zen proiektu hau, Muskizen eta eskualde osoan erabat finkatuta dago eta gaur landatzen ari garen zedroak adina urtez jarraituko du indarrean”.

Javier Laiseca zuzendariak itxi du ekitaldia, eta nabarmendu du “gaur egun, landaketa honekin, ikastetxeak gizarte eraldaketako eragile izaten jarraitzeko duen konpromisoa sinbolizatzen dugula, inguruneko herritarren bizitza hobetzeko”.

 

Ekitaldaren argazkiak esteka honetan

Leave a comment