MÁSTER-HIDRÓGENO

“LH PREBENTZIO LIDERRA” ikus-entzunezko proiektuen lehiaketako saria

Lanbide Heziketaren Europako Astearen esparruan, EU-OSHAk, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalaren (INSST) bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak gonbidatu zituen “LH: prebentzio liderra!” 1. jardunaldian parte hartzera, LHko ikasleek eta ikaslentzako egindako prebentziozko ikus-entzunezko edukia erakusteko helburuarekin.

 

Goi-mailako Arrisku Profesionalen Prebentzioa (PR3) zikloko 1. eta 2. mailako gure ikasleek hiru bideo aurkeztu zituzten lehen deialdi honetara, eta horietako batek “The incident 2” saria eraman zuen Estatu mailan egindako onenetako bat izateagatik. Edizio honetan prebentziozko edukia duten 90 ikus-entzunezko lan baino gehiago garatu dira LHko ikasleek eginak. Deialdi honen arrakastak agerian uzten du prebentzioarekiko motibazio handia dagoela ikasle eta irakasleen artean.

Zorionak ekipo!!!

Leave a comment