MÁSTER-HIDRÓGENO

Muskizen erroldatutako ikasleei liburuak eta eskola-materiala erosteko laguntzen deialdia

Muskizko udaletxeak liburuak eta eskola-materiala erosteko diru-laguntzen deialdi berria argitaratu du, 2020an Muskizen erroldatutako ikasleentzat. Laguntza hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ikasten ari diren Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei soilik dago zuzenduta.

 

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 22tik urriaren 2ra bitartekoa da.

 

Esteka honetan deskargatu ditzakezue laguntza hauek jasotzeko oinarriak eta bete behar diren baldintzak.

Gainera, eskabide-eredua uzten dizuegu, goian adierazitako egunetan bete eta entregatu beharko duzuena.

Leave a comment