MÁSTER-HIDRÓGENO

Energia berriztagarrien Micro sarea Industria 4.0 eta 5Garekin

Gure ikastetxeak duen MECen deialdiko beste berrikuntza-proiektu bat aurkezteko unea da. Oraingo honetan, Txomin Fernández gure lankideak parte hartzen duen proiektuetako baten txanda da: “Microrred de Energías Renovables aplicando Industria 4.0 y 5G”. Proiektu honek ikaskuntza teknikoa eta energia berriztagarrien praktika uztartzen ditu, instalazio eolikoen eta fotovoltaikoen simulagailuak erabiliz, automatizazio industrialeko ingurune batean mikrosare baten funtzionamendua ikasleei irakasteko.

Kolaborazioak

Proiektua IES Francisco García Pavón (Ciudad Real) eta Beckhoff Automation S.A. enpresaren (automatizazio industrialeko teknologian aditua) lankidetzari esker egin daiteke. Beckhoffek Alemanian du egoitza eta Bizkaiko ordezkaritza. PC kontrolagailuetan, datuak denbora errealean prozesatzeko sistemetan eta komunikazioan duen esperientzia eskaintzen du, simulazio aurreraturako funtsezkoak baitira.

 

 Proiektuaren helburua 

Proiektua mikro sare simulagailu bat garatzean datza. Bertan, ikasleek instalazio eoliko eta fotovoltaikoetatik energia sortzea kudeatzen dute, bakoitza PLC (Kontrolatzaile Logiko Programagarri) batek eta HMI (Gizaki-Makina Interfazea) batek kontrolatuta. Sistema horri esker, saiakuntza praktikoak egin daitezke, ikasleek ikasgelan ikasitako kontzeptuak kontrolatu, monitorizatu eta probatzeko, hala nola energia-kudeaketa, telekontrola, automatismoak, hodeiko konputazioa, zibersegurtasuna eta 5G konektagarritasuna. Simulagailu horiek ezin hobeto irudika dezakete gaur egun hain modan dagoen Tokiko Energia Komunitatearen funtzionamendua.

 

Ikaslearentzako onurak 

Proiektuak hezkuntza-onura ugari dakartza:

 

    • Benetako instalazioen antzeko inguruneetan praktikatzea ahalbidetzen du, ikasleak lan-egoeretara hurbilduz.
    • Etorkizuneko ikasleentzat diziplina arteko erronkak sortzea errazten du, ikaskuntza praktikoa eta kolaboratiboa sustatuz.
    • Esperientzia eskaintzen du teknologia aurreratuetan, hala nola automatizazioan eta hodeiko datuen kudeaketan, energiaren industriarako funtsezko gaitasunak integratuz.

 

Txomin Fernández gure zentroko proiektuaren arduradunaren ustez, ekimen honek Energia Berriztagarrien zikloko ikasleei mesede egiteaz gain, Telekomunikazio eta Big Data espezialitateetan aukerak zabaltzen ditu, datuen konektagarritasunaren eta kudeaketaren ikuspegiari esker. Gainera, bere ustez, sektoreko enpresekiko lankidetzak azken teknologietarako sarbidea ematen die ikasleei, etorkizunean laneratzen laguntzeko. Txominen arabera, “beste ikastetxe batzuekiko lankidetzak eta industriarekiko harremanak parte-hartzaileen irakaskuntza-prozesua eta garapen pertsonala eta profesionala aberasten dute”.

Leave a comment