MÁSTER-HIDRÓGENO

LHko Matrikulazioa 24/25

  • Uztailaren 5ean, ostirala, Heziketa Zikloetara onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
  • Uztailaren 10eko 12:00ak arte erreklamazioak egin daitezke akatsen bat izanez gero (Ezin da erreklamatu onartu ez izana).
  • Uztailaren 11n, osteguna, argitaratu dira onartutakoen behin betiko zerrendak. Lehenengo fase honetan, ikasle bakoitzaren lehen aukera bakarrik hartzen da kontuan.

Onartuen zerrendak Ikasgunea plataforman kontsulta daitezke: https://ikasgunea.euskadi.eus/es/inicio

Matrikulatzeko ohiko aldia: 

I. fasea: uztailaren 11tik 15era, 14:00etan
II. fasea: uztailaren 17an
III. Fasea: Uztailaren 19tik 22ra

Ezohiko aldia:

Uztailaren 23an eta 24an eta irailaren 2tik urriaren 18ra


Eskaera egoera hauetako batean ager daiteke:

  • Onartua: Ikasleak hilaren 11tik 15era egin behar du matrikula onartua izan den ikastetxean. Gure ikastetxean onartua izan bada, ikasleak hilaren 11n bertan, 9: 30etik aurrera, matrikularen gutun-azala jasotzera joan beharko du. Gutun-azal hori hilaren 11tik 15era bitartean entregatu beharko da (15ean 14:00ak baino lehen). Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da ikastetxearen webgunean.
  • Behin-behineko onartua, hobetzeko aukerarekin: Ikaslea onartua dago lehenengoa ez den aukera batean, baina aukera du lehentasun handiagoko beste aukera batean sartzeko I. fasearen ondoren plazak geratzen badira. Beraz, ikasleak hurrengo faseko zerrendak argitaratu arte itxaron beharko du.
  • Beste aukera batean onartua: Ikaslea dagoeneko onartuta dago aukera hobe batean.
  • Behin-behineko ez onartua: Ikasleak hurrengo matrikula-fasera arte itxaron behar du.
  • Eskaintza ezabatua: Ikastetxe horretan eskaintzen ez diren aukeretan agertzen da.

 

Leave a comment