MÁSTER-HIDRÓGENO

Errealitate Birtuala (RV) ikaskuntzaren zerbitzura

Bi urteko lanaren ondoren, amaiera eman diogu Europako VIRAL SKILLS proiektuari. Proiektu hori Fernando Garaik gidatu du, Jon Barruecoren laguntzarekin, eta EBko sei herrialdetako (Austria, Irlanda, Alemania, Italia eta Zipre) zazpi bazkiderekin lan egin dute.

 

Zertan datza Viral Skills proiektuak?

 Fernando Garai: Helburua da berrikuntzaren aro digitala helduen hezkuntzaren sektorera hurbiltzea. Helduen prestatzaileen beharrezko trebetasunak/gaitasunak sustatu nahi ditugu, beren prestakuntza-eskaintzetan Errealitate Birtuala integratu ahal izan dezaten eta Errealitate Birtualaren erabilera “birala” izan dadin; hedapen azkar eta eraginkorrarekin, ikaskuntza berriz ere erakargarria izan dadin.

 

Zelan hobetu dezake Errealitate Birtualak ikaskuntza?

F.G.: Imajinatu eduki teorikoa memorizatu beharrik ez dagoen prestakuntza bat, non gaiak bizi daitezkeen, ekitaldi esanguratsuenetan presente egonik. Planeta estralurtarrak esplora zenitzake, segundo gutxi batzuetan munduko lekurik harrigarrienak bisitatu, giza gorputzean zehar globulu gorri bat bezala bidaiatu edo 360 graduko ingurune birtual batean 3Dko marrazkiak sortu, zure irudimenerako inolako mugarik gabe.

Erronka hezkuntza ingurune batean erabiltzeko software-aplikazio egokiak aurkitzea da, eta bakoitzaren beharretara ondoen egokitzen den RVko hardware-sistema erabakitzea. Hor sartzen da gure proiektua, Viral Skillsen elkarteak informazio hori eman nahi baitie helduen hezitzaileei, eta bideko urrats bakoitzean lagundu.

 

Nola lortuko ditugu gure helburuak?

 F.G.: Proiektuak iraun duen bi urteetan hiru emaitza nagusi lortu ditugu eta Viral Skillsen E-Theka:

 

VR Digest: RV sistemen ikuspegi orokorra, betekizunak eta RV ikasgela bat nola montatu.

Laburbilduma: Eskuliburu erabilgarria helduen hezitzaileentzat eta kudeatzaileentzat, Errealitate Birtuala helduen ikaskuntzan nola txertatu jakiteko.

Viral Skills E-Theka: Ikasle helduen beharretara egokitzen diren RVko software-aplikazioen bilduma, kualifikazio gutxiko pertsonak azpimarratuz.

Programa de formación: 10 eguneko ikaskuntza mistoko programa bat (5 eguneko ikaskuntza gidatua gelan, 5 eguneko ikaskuntza autogidatua webinar-en bidez), parte hartzaileak “EBko Viral Skillsen hezitzaile/prestatzaile” gisa ziurtatzen dituena eta 3 ECVET kreditu ematen dituena.

 

Emaitza guztiak jendearentzat eskuragarri daude doan proiktuaren webgunean!

 

Nola atera diezaiokegu etekina Viral Skills proiektuari?

F.G.: Proiektu hau helduen hezkuntzan parte hartzen duen edonori zuzenduta dago. Bidea zabaldu nahi dugu eta hezitzaileei lagundu nahi diegu helduen hezkuntzan erabil daitezkeen RVko hardware-sistema egokiak aurki ditzaten.

Fernandoren iritziz, proiektu honek aukera eman dio hainbat sektoretako beste profesional batzuk ezagutzeko, metodologia berriak ezagutzeko, puntako enpresa europarretan, eta LHko beste zentro batzuetan eta unibertsitateetan nola lan egiten den ikusteko. Orain espero du tresna berri hori Somorrostroko eguneroko bizitzan inplementatu ahal izatea.

 

Leave a comment