MÁSTER-HIDRÓGENO

Batxilergoko 8 ikaslek Global Classroom 2021 konferentzian hartu dute parte

Hitzordua iaz zen Alemanian, baina zoritxarreko pandemiak ez zien utzi Batxilergoko ikasle talde honi GLOBAL CLASSROOM konferentziaren edizio berrian parte hartzen. Aurten egingo dute, baina “On Line” eran eta hari gidari gisa “Krisiak aldaketak eragiten ditu” gaia dutela. Bertan gure bigarren mailako 8 ikasleek bost kontinenteetako gazteekin lan egiteko aukera izango dute.

Alane Mendikoetxea, David Reina, Sergio Lusa, Álvaro Martin, Lucía Fuste, June laza, Álvaro Calle eta Maitane García, “On line” kontaktuak izango dituzte laster, izotza apurtu eta gai nagusia talde ezberdinetan lantzeko eta elkar ezagutzeko. Bilera horien amaieran bilera orokor bat egingo da, eta bi egun iraungo du.

Talde-lanaz gain, online hitz egiteko aukera emango dieten jarduera dibertigarriak prestatzen ari dira. Ez da proiektua egiteko modurik onena, baina hitzaldiaren helburuari eusteko ahalegina egiten ari gara: pertsona, kultura, leku, erlijio, iritzi… desberdinak ezagutzea eta horietako bakoitzetik ikastea, andra eta gizon ebazle, kritiko, autonomo, aske eta aurreiritzirik gabe bihurtzen lagunduko dieten errealitate desberdinak errespetatuz, baloratuz eta biziz.

Leave a comment