MÁSTER-HIDRÓGENO

DBHko 4. mailako 100 ikasle baino gehiago Muskizeko Meatzari Aretoan graduatu dira

Ostiral honetan Muskizko Meatzari Aretoan Somorrostro Heziketa Zentroko DBHko 4. mailako ikasleak graduatzeko ekitaldia egin da. Emozioz beteriko ekitaldi honetan 100 ikaslek baino gehiagok amaiera eman diote bizitza akademikoko funtsezko etapa bati.

Familiaz, irakaslez eta lagunez betetako aretoa arratsalde oso berezi baten lekuko izan da, Cristina eta Claudia ikasle ohien “Street dance” ikuskizunarekin hasi dena.

Jarraian, Somorrostron bizitako lau urteetako irudiekin osatutako bideo hunkigarri batek esperientzia partekatuak eta une ahaztezinak berpizteko aukera eman digu.

Ekitaldiaren ongietorri ofiziala Txema Sáez ikastetxeko arduradun pedagogikoak egin du, eta ondoren orlak banatu ditu. Ikasturtez ikasturte, talde bakoitza bere tutoreekin igo da agertokira, eta gela bakoitzeko bi ordezkarik hitz hunkigarriak irakurri dituzte beren orla jaso aurretik.

Ekitaldia Fernan Mielgo DBHko koordinatzaile pedagogikoaren hitzaldiarekin amaitu da. Ikasleak protagonista dituen ohiko bideoklipa aurkeztu du, umorez, adiskidetasunez eta konplizitate handiz betea.

Arratsaldea photocall alai batekin amaitu da. Bertan, ikasleek, irakasleek eta familiek dozenaka argazkirekin amaitu dute ekitataldia.

 Galako argazki albuna: https://photos.app.goo.gl/q1csmwF2N9kowxDX6 

Ikastetxetik DBHko 4. mailako ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu egindako bideagatik. Zorionak eta eskerrik asko! 💙

Leave a comment