MÁSTER-HIDRÓGENO

LH ikasteko Petronorren laguntzen deialdi berria

PETRONORrek  LH ikasteko laguntzen deialdi berria zabaldu du Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan bizi diren pertsonentzat. 800€ko 17 beka emago dira Erdi eta Goi mailarako (beken % 10 gordetzen da % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta duten ikasleentzat, betiere baldintza guztiak betetzen badituzte).

Beka hauen helburua lanbide-heziketa hezkuntza-aukera gisa sustatzea eta erraztea da, eta, ondorioz, Petronorren eragin-inguruneetako gazteen artean enplegagarritasuna eta laneratzea sustatzea.

Ikasrtutea errepikatzen ari direnei ez zaie bekarik emango. Bekaren onuradunek matrikulatu ziren ikasturteko irakasgai guztiak gaindituta izan beharko dituzte.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago eta 2020ko urriaren 31ra arte luzatuko da. Laguntza hauetara aurkezteko baldintzak eta eskabidea esteka honetan egin daitezke:

Beka jasotzeko aukera ematen duten heziketa-zikloak:

Erdi Mailako zikloak:

Instalaciones eléctricas y automáticas
Instalaciones de telecomunicación
Mantenimiento electromecánico
Mecanizado
Planta química
Soldadura y calderería

Goi Mailako zikloak:

Automatización y robótica industrial
Construcciones metálicas
Desarrollo de proyectos de instalaciones térmicas y de fluidos
Diseño en fabricación mecánica
Laboratorio de análisis y control de calidad
Mantenimiento de instalaciones térmicas y de fluidos
Mecatrónica industrial
Programación de la producción en fabricación mecánica
Química industrial
Sistemas de telecomunicaciones e informáticos
Sistemas electrotécnicos y automatizados

Leave a comment