MÁSTER-HIDRÓGENO

MELLO SARIAREN X. edizioak BIOCRUCES hurbildu du SOMORROSTRORA

“La importancia de la donación de médula ósea”

Muskizko “Asociación Deportiva Cultural El Cerro de La Llosari” esker, gaur BioCruces Bizkaiak, Bizkaian erreferentzia den Osasun Ikerketarako Institutuak, itzaldi oso interesgarria eman du zentroan.

 

Hizlariek, Itziar Astigarragak, Gurutzetako Onkologia Pediatrikoko koordinatzaileak, eta Araitz Zuazok, hezur-muinaren transplanterako lurralde koordinatzaileak, Batxilergoko 2. urteko gure ikasleei azaldu diete minbiziaren aurkako borrokan ikerketak duen garrantzia, haurren artean zein diren minbizi ohikoenak, eta helduengan horiek agertzea prebenitzeko ohitura osasungarriak sustatu behar direla.

 

Hitzaldi hau datorren azaroaren 5ean egingo den MELLO SARIA dela eta antolatzen diren jardueren barruan dago. Ekitaldi honetan bildutako diru guztia BioCruces Osasun Ikerketa Institutuari emango zaio. Eduardo Briones Muskizko alkatea eta Ainara Leiba kultura zinegotzia batu dira.

Leave a comment