MÁSTER-HIDRÓGENO

“En las botas de Nayra”, Bolivian emakumeen lidergoa sustatzeko ipuina

Zabalketa GKEak Somorrostroko Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko bi ikaslek egindako ipuina argitaratu du eta Boliviako Valles Cruceños eremuko lehen hezkuntzako eskoletan banatuko da.

 

Hamahiru urte bete dira Somorrostro Zentroa Zabalketa GKEarekin elkarlanean hasi zenetik. Getxon du egoitza, eta lankidetza-proiektuak ditu Kolonbian, Bolivian, Mexikon, Perun, Nigerian eta Filipinetan, besteak beste. Horren helburua, Teresa López de Armentiak (Zablaketako kolaboratzailea) azaldu digunez: “ikasleei ingurumen eremutik haratago doan prestakuntzako proiektuak aurkeztea zen, pertsonei eta justizia sozialari lotutako ikuspegia ere zutenak”.

 

Gaur egun, lankidetza horren ondorioz, Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleentzat ETHAZI erronka bat diseinatu da (Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren lankidetza eredua). Erronka hori garapenerako lankidetzako benetako proiektu batean oinarritzen da, eta ingurumen arazo erreal bat lantzen da, baina horrekin lotutako beste problematika batzuk lantzen dira, giza eskubideen, genero-berdintasunaren, tolerantziaren eta abarren alderdiekin.

 

Azken ikasturteetan, erronkaren gai nagusia Boliviako Valles Cruceños eskualdean dauden ingurumen arazoak dira. Ur kutsadura, deforestazioa, ongarriak eta pestizidak bereizi gabe erabiltzea, hondakinen sorrera etc. bezalako arazoak aurkezten dira. Ikasleek, taldean lan eginez, egoera aztertu behar dute, egoera eragiten duten kausak bilatu, helburu bat aukeratu eta irtenbide bat planteatu.

Joan den ikasturtean Ane Llamosasek eta Unai Citoresek osatutako taldeak, oso hezkuntza material berezia diseinatu zuen, En las botas de Nayra izeneko ipuina. Ipuin hau Valles Cruceños-eko lehen hezkuntzako eskolei zuzenduta zegoen, zeinetan balioen prestakuntza eta garapen jasangarriaren helburuak funtsezko elementuak diren. Gai nagusia uraren kalitatea babestearen garrantzia da, eta, aldi berean, genero berdintasunean aurrera egiten laguntzea.

 

Protagonista ekimena duen eta bere buruaz seguru dagoen neska bat da, arazo bat identifikatzen duena eta konponbidea bilatzen duena, lider komunal batengana, komunitatearen erabakietan parte hartzen duten emakume ahaldunduengana eta bere familiarengana jotzen duena bere proposamenetako batzuk abian jartzeko. Adibidez, oiloen edo ganaduaarem itxitura, janaria kutsa ez dezaten eta ur-iturria babesteko. Hori guztia, lanak familian partekatzea zainduz, generoa kontuan hartu gabe.

 

Aneren hitzetan, “horrelako lan batean parte hartzeko motibazioa oso berezia da, uste dutena benetako egoera batean aplika daitekeela ikusten dutelako”. Oraingo honetan, ipuinaren diseinuarekin, ikuspegi feminista eman nahi genion lanari, inguruko funtzionamendu sozialari buelta eman eta protagonista aurkeztu, han haurrentzat diren zereginak eginez.

 

Teresak dioenez, “oso interesgarria zen ikustea ipuinarekin nola saiatzen ziren ez bakarrik ingurumenaren alderdia lantzen, baizik eta beste arazo batzuetan murgiltzen ere, hala nola emakumeen parte-hartzea gizartean”.

 

Unaik, diseinu grafikoaz arduratzen denak, eta Anek, gidoigileak, ipuin eder bat egin dute, eta orain inprimatu egingo da, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin izandako lankidetzari esker, eta Boliviako ikastetxeetan banatuko da, uraren garrantzia eta problematika ikus dezaten, eta, batez ere, haurren papera berdina izan daitekeela, eta, horrela, gizonen eta emakumeen rolen birdiseinua landu, eta Boliviako rolei ikusgarritasuna eman diezaieten.

 

Leave a comment