MÁSTER-HIDRÓGENO

Gosari osasungarriak GASCArekin

Ikasturte honetan, gure eskola jantokia kudeatzen duen GASCA enpresarekin genuen hezkuntza proiektuari ekin diogu berriro. Helburua da gure ikasleei elikadura orekatuarekin lotutako hainbat alderdi ezagutaraztea. Planifikatutako jardueren artean “GOSARI OSASUNGARRIA” dago. GASCAk, bere dietistetako baten bidez, elikadura nolakoa izan behar den erakutsi die DBHko 1. mailako gure ikasleei. Eskolara etorri aurretik goizero gosari on bat egin beharra, fruta, karbohidratoak eta…

Arrakastaz amaitu da “GAZTE ON” enplegurako eta prestakuntzarako programa mistoaren lehen edizioa

Irailean amaitu da Aldundiaren GAZTE ON enplegu-prestakuntzako programaren lehen edizioa. Tutoretzapeko adingabeak izandako 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendua. Somorrostrok, Cáritasen laguntzarekin, bi ibilbide garatu ditu: Soldadura eta Azaleko Tratamenduak; gazte horiek batez ere Haizea Wind enpresak Bilboko Portuan (Zierbenan) duen lantegian txertatzera bideratua, onshore eta offshore dorre eolikoak eta offshore zimenduak fabrikatzen dituena. 31 gaztek hasi zuten prestakuntza. Guztiak Inoren…

Siemens GAMESA langileen bila gure ikasleen artean

Joan den irailaren 15ean Siemens Gamesako arduradunak Somorrostro Heziketa Zentrora hurbildu ziren Energia Berriztagarrien, Mekatronikaren eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuen goi mailako zikloetako 1.eta 2. mailako ikasleekin parke eolikoak martxan jartzeko eta mantentzeko arloetan lan egiteko aukerak partekatzeko. Luis Mari de la Maza, Siemens Gamesako prestakuntza arduraduna, Miguel Ángel Veliz, mantentze eta abiarazte arloetarako baliabideen kudeaketaren arduraduna, Bartolomé Rubio, parke…

Gure STEAM proiektuak sarituak izan dira Galizian

Irailaren 16, 17 eta 18an, David Bujan BHIko Zientzia Klubak antolatutako Open Science-aren V. edizioa ospatu da Galiziako Cambre herrian (A Coruña). DBHko 2. mailako ikasleek egindako «Behin betiko bideokonsola» eta 4.mailako ikasleen eta “Eguzki hozkailu jasangarria” proiektuak Euskal Herriko ordezkari gisa joan dira bertara, Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen duen Zientzia Azokaren azken bi edizioetako irabazleak izan direlako. DBHko 2.…

Ikasle txekiarrak Somorrostron

Irailaren 18tik 23ra Somorrostron izango dira Zlin Gymnazium ikastetxeko hamar ikasle txekiar, gure DBHko 4. mailako ikasleek maiatzean egindako bisita itzultzen. Bi irakaslek lagunduta, gure ingurua bisitatuko dute (Itsaslur eta Arena hondartza, El Pobaleko burdinola, Zubi Esekia, Algortako Portu Zaharra, Bilbo) eta gure kulturari buruz gehiago ikasiko dute. Ikasleen trukea gure ikastetxearen nazioarteko mugikortasun proiektuaren parte da, eta Somorrostroko ikasleen…

2022/2023 Kurtso hasiera

Hauek dira ikastetxeko maila guztietako aurkezpenen ordutegiak datorren 22/23 ikasturterako. Gainera, egutegiak honako esteka honetan deskarga ditzakezu: AURKEZPENAK DBH  Irailak 8   Suberriko Areto nagusia 10:00 – DBH 1. / 1º ESO 10:30 – DBH 2. / 2º ESO 11:00- DBH 3. / 3º ESO 11:30 – DBH 4. / 4º ESO Aurkezpenaren egunean, ikasle guztiak beren kabuz etorriko dira ikastetxera,…

BIDEAN 2022: amaiera bikaina etapa honi

Bi urtez DBHko ohiko etapa amaierako ekitaldia ospatu gabe egon ondoren, ostiral honetan, hilak 17, DBHko 4. mailako ikasleei orlak emateko gala ospatu dugu. 100 ikasle baino gehiago joan ziren, senideek lagunduta, Txema Sáenz Somorrostroko arduradun pedagogikoa eta Fernando Mielgo DBHko arduradun akademikoa buru izan zituen ekitaldira. Laugarren mailako ikasleak protagonista dituen ohiko  bideo musikalarekin hasi zen gala, eta tarteka…

Zientzia Azoka 2022: DBHko 1. eta 2. mailako STEAM proiektu onenari saria

Oier, Alaia, Maren, Igarki, Maider, Asier eta Davidek egindako “Behin betiko bideokonsola” proiektua, desgaitasun funtzionalak dituzten pertsonei kontsolen eta bideojokoen mundua hurbiltzea helburu zuena, Elhuyarrek Bilbon antolatu duen Zientzia Azokan aurkeztu dute, eta DBHko lehen zikloko kategoriako zientzia proiekturik onenaren saria eraman du. Sari honek datorren ikasturtearen hasieran A Coruñan egingo den “Open Science” azokarako sarbidea ematen die.   Ibai,…

EUSKELEC 2022k ibilgailu elektrikoentzako zirkuitu bihurtu du Donostiako erdigunea

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo eta Teknologiako eta Ikaskuntza Aurreratuetako zuzendari Rikardo Lamadrid izan ziren Lanbide Heziketako ikastetxeek (Euskelec) fabrikatutako ibilgailu elektrikoen bosgarren txapelketaren buru, maiatzaren 29ean, Donostian. Egun osoan zehar, LHko ikasleek fabrikatutako ibilgailu elektrikoei proba dinamikoak eta erresistentziakoak egin zitzaizkien, Donostiako erdigunean, Alderdi Eder eta Boulevard artean, prestatu zen zirkuitu batean.   Tknikak (Hezkuntza Sailaren mendeko Euskadiko LHko…

URRATSAK EGINEZ 2022

Ostegun honetan, maiatzaren 19an, ikastetxeko Batxilergoko 2. urteko ikasleei orlak emateko gala egin da Barakaldo antzokian. Bi urtez hain ekitaldi hunkigarria egin ezinik egon ondoren, ikasturte honetan etapa amaitzen ari diren 180 ikaslek hitzordua zuten fabrikako herriko antzokian, eta gertueneko senideekin batera joan ziren agertokira.   Javier Laiseca, ikastetxeko zuzendaria, Txema Sáenz, arduradun pedagogikoa eta Marian Gutierrez, Gurasoen Elkarteko presidentea…

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »