MÁSTER-HIDRÓGENO

Hezkuntza sektoreko berrikuntzarako euskal saria

Donostian ospatutako zeremonia batean, atzo, abenduak 14, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak banatu ziren. Sari horien helburua da Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa jardunbide onenak dituztenak aintzatestea. Gala horretan, Somorrostrok Kudeaketa Aurreratuaren sari nagusia jaso zuen Estrategiaren elementuan (2020an urrezko A saria jaso zuen). Gainera, Jon Barrueco gure lankideak QIA (Quality Innovation Award) hezkuntza sektoreko berrikuntzaren euskal saria jaso zuen, Donostiako…

8. Unibertsitaterako Orientazio Azoka

Gure ikastetxean “Unibertsitaterako Orientazio Azoka” ren zortzigarren edizioa ospatu da gaur. Batxilergoko bigarren mailako eta goi mailako zikloetako bigarren mailako 300 ikasle inguru igaro dira unibertsitateek ikastetxeko areto nagisian jarri dituzten 17 “standetatik”. Goizean zehar, gure ikasleek Euskadiko zein Estatuko unibertsitateetan gehien interesatzen zitzaizkien graduei buruzko informazioa bildu ahal izan dute. Irakasgaiak, kredituak, prezioak, prestakuntza dualerako aukera edo laneko irteerak…

3R GAZTEA programak kontratazioen % 90 lortu ditu

3R GAZTEA PROGRAMA, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua, 30 urte arteko gazteak orientatzeko, aktibatzeko eta laneratzeko programa integrala da. Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren lehentasunezko helburua, enpleguaren arloan, langabezian dauden pertsonen laneratzea lortzea da, eta, aldi berean, Bizkaiko enpresetan askotariko talentua sartzea. Somorrostrok programa honetan aktiboki parte hartzen duen bigarren urtea da. Mikel Zulueta eta Cristina Bueso gure lankideak dira bertan…

Soldarte- Soldadura Eskolaren aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiak, Somorrostro Prestakuntza Zentroak, Haizea Wind-ek eta Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak akordioa sinatu dute gaur Bilbon, soldadura teknologien Soldarte zentro aurreratua abian jartzeko. Proiektuaren aurkezpen ekitaldian izan dira Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun foru diputatua, Javier Laiseca, Somorrostro Heziketa Zentroko zuzendaria, Borja Zárraga, Haizea Wind CEO eta Tamara Yagüe, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea. Zentro horrek langabezian…

Estrategia elementuan Bikaintasunaren Euskal Saria

Somorrostro Heziketa Zentroak Estrategia elementuan Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu du. Sari honek kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden eta interes-talde guztien, bezeroen, langileen, akziodunen eta, oro har, gizartearen gogobetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen ditu. EUSKALITek zentroari Kudeaketa Aurreratuaren aintzatespen gisa 2020an Urrezko A saria eman ondoren, eta joan den 2021ean Gizartea elementuan saria eman ondoren, aurten EUSKALITeko ebaluazio taldeak aho batez…

SOMORROSTRO DEIA HEMENDIK SARIA

SOMORROSTROk XV. DEIA HEMENDIK MEATZALDEA SARIA jaso du bere ibilbideagatik.   Sarien epaimahaiaren iritziaren arabera, “Hezkuntza gizartearen oinarria da. Pertsona guztiek aukera berdinak dituzten topagunea. SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROAK 75 urte daramatza horretan. Erreferentzia da Bizkaian, bere prestakuntzaren maila handiari, ikasketa zabalei eta ingurunean duen inplikazioari esker. Ikastetxeak hezteaz gain, balioetan trebatu eta izaera solidarioa duten ekimenak sortzen ditu. Horregatik, Meatzaldea eskualdeko…

Somorrostrok Euskadi ordezkatuko du 2022ko Internacional Quality Innovation Award ekitaldian

Somorrostro Prestakuntza Zentroa izango da Euskadi Quality Innovation Award 2022an ordezkatuko duten zortzi erakundeetako bat, eta nazioarteko fasean lehiatuko da. Osakidetzako TOLOSALDEA, ITP Aero (Industria de Turbo Propulsores S.A.), Cyber Surgery, Nazaret eta Zabalburu Lanbide Heziketa-Formación Profesional, UPV/EHU (Ikasleen Zuzendaritza), Spouted Bed Solutions, RKL Integral eta Estampaciones Rubi erakundeekin batera egingo du.   Nazaret eta Zabalburu zentroekin batera garatu dugun…

LHko VIII. Kongresua: Etorkizuneko LHko ikastetxea eraikitzen

Urriaren 26an eta 27an, FP Empresa erakundeak eta CaixaBank Fundazioak antolatutako LHko VIII. Kongresua egin zen Donostian. Estatu osoko Lanbide Heziketaren munduko 700 profesional inguruk parte hartu ahal izan zuten ekitaldi honetan, eta bertan izan ziren Lanbide Heziketako idazkari nagusi Clara Sanz eta Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuorde Jorge Arévalo.   Kongresu horren esparruan, hainbat bisita egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko LHko…

ESAN EZ: Droga eskaintzen dizun lagun bat ez da zure laguna

Gaur, ESAN EZ proiektuaren barruan, testigantzen saioa izan da. Programa hau Somorrostroko ikasgeletan sartzen den seigarren edizioa da, eta beti bezala, Oinarrizko Lanbide Heziketako gure ikasleen artean inpaktu handia izan dute bizi testigantzek. Lau pertsona entzun ahal izan ditugu drogen munduan nola hasi ziren eta haien bizitzetan izan dituzten ondorio suntsitzaileak kontatzen. Mundu ilun batean bizi izan diren pertsonen testigantzak,…

Abian da Hidrogeno Teknologien Masterraren bigarren edizioa

Joan den ostiralean, urriaren 14an, Mondragon Unibertsitatearen Bilboko AS Fabrik Campusean aurkeztu zen «Hidrogeno Teknologien Masterraren» bigarren edizioa. Repsol-Petronor Taldeak sustatutako prestakuntza apustua da, eta Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik eta Zaragozako Unibertsitateak diseinatu eta bermatu dute. Horrez gain, Muskizko Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratuak ere parte hartu du, eta beste bost…

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »