Joan den ostiralean, ekainaren 14an, gure DBHko 4. mailako ikasleen graduazio gala ospatu genuen #Muskizeko Meatzari Aretoan. Familiaz eta lagunez betetako antzokian une hunkigarri ugariz gozatu ahal izan genuen, bi emanaldi oso bereziz osatutako ekitaldi batean. Kristina Izaguirre eta Claudia Coello, 4. B mailako ikasleak, euren dantza ikusgarriekin harritu gintuzten, eta Iñigo Duok (4. A) bere bateriaren erritmoarekin.
Ehari Fernandez eta Irune Gonzalez DBHko irakasleek aurkeztutako galan ez ziren falta izan ikasleen eta arduradun akademikoen hitzaldiak eta ikasleekin egin ohi dugun bideoklipa:
Ezin dugu ahaztu promozio hau duela lau urte hasi zela zentroan musukoa jantzita, elkar ikusi ezinik, eta hori ere islatu zen gala irekitzeko erabili genuen argazki-muntaian:
