Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lehen Aukera 2025 deialdia onartu du, 30 urtetik beherako gazte langabeak Euskal Autonomia Erkidegoan lantokiak dituzten enpresetan kontratatzeko. Lehen Aukera Programa .
30 urtetik beherako langabeak kontratatzeko enpresentzako laguntzak dira. Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten prestakuntza-kontratuak (lanaldi osokoak edo partzialekoak, % 70etik beherakoak), baldin eta EAEko lantokietan lanpostuak betetzeko badira, eta kontratua hasten den egunean dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten gazteekin egiten badira.
Bai enplegu-plan honen onuradunetako bat bazara, bai programa honen bidez gazteak kontratatu nahi dituen enpresetako bat bazara, Somorrostrok, Lanbideren Zentro Laguntzaile eta Lehen Aukeraren Kudeatzaile gisa, dirulaguntza izapidetzen laguntzen dizu, eta zure ordez eskaintzaren kudeaketa egiten du Lanbideren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan nahitaezkoa baita laguntza hori eskatzeko.
Jar zaitez harremanetan gure Enplegu Sarbiderako Zentroarekin (EAE) 94 670 81 94 telefonoan edo e-mail bidez: cae@somorrostro.com
Empresa onuradunak:
Deialdi honetan aurreikusitako kontratu mugagabeak eta/edo praktika profesionala lortzeko prestakuntza-kontratuak egiteko dirulaguntzen onuradun izan daitezke enpresa pribatuak, edozein dela ere haien forma juridikoa, banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta elkarte eta fundazioak ere, baldin eta 17. artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen badituzte, eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn edo lantokia EAEn izatea.
b) Herri-administrazio batek edo batzuek zuzenean edo zeharka % 50etik gorako partaidetza ez izatea.
c) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoa jakinarazi izana, kontratu-mota, kontratazio-denbora eta bete beharreko lanpostua adierazita. Enpresak berariaz adierazi beharko du eskaeran LLOa duen ala ez.
Deialdi honen babesean kontratatutako gazteek bete beharreko baldintzak
1. – Deialdi honen xedea da 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak kontratatzea, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Dagokion zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea, eta kontratua hasi aurreko egunean lanik gabe egotea.
b) Puntu honetan jasotako titulazio edo ziurtagiriren bat izatea:
– Lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo master-plana.
– Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia Plana).
– Lanbide Heziketa Arautuko eta Lanbide Heziketa Espezifikoko Goi Mailako edo Erdi Mailako Teknikaria; Teknikari Laguntzaile (LH1) eta Teknikari Espezialista (LH2) tituluak aurrekoen baliokideak dira.
– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat onartutako beste titulazio batzuk.
– Profesionaltasun-ziurtagiria.
c) Gehienez 6 hilabeteko lan-esperientzia izatea bere titulazioarekin edo ziurtagiri profesionalarekin lotutako enpleguetan