Barakaldoko BECeko auditorioan izan zen atzo ikasturteko hitzordu esperatu eta hunkigarrienetako bat: “Urratsak Eginez 2026” gala, Somorrostro Heziketa Zentroko Batxilergoko 2. mailako ikasleen gradiazio ekitaldia.
900 pertsona inguruk, ikasle, senide eta lagunen artean, auditoriuma bete zuten Batxilergoko zazpi taldeetako gazteei laguntzeko. Arratsalde oso berezia izan zen, non ikasleek orlak bildu zituzten urte bizi, zorrotz eta oroitzapen ezabaezinez beteriko baten ondoren.
Yolanda Estebanez ikastetxeko ingeles irakasleak eta Ane del Val ikasleak zuzendu zuten ekitaldia, gertutasunez, emozioz eta maitasun handiz. Hasiera ezin bereziagoa izan zen, Marcos Cuco txistulariak zuzenean interpretatutako agurrarekin eta Javier Laiseca ikastetxeko zuzendariaren hitzekin, erretiratu aurreko azken graduazioa bizi izan baitzuen. Bere hitzaldia, emozioz eta esker onez betea, arratsaldeko unerik hunkigarrienetarikoa izan zen.
Banan-banan, taldeak eszenatokira igo ziren orlak jasotzera. Hori egin aurretik, gela bakoitzeko bi ordezkarik hartu zuten hitza, bi urte hauetan partekatutako pasadizoak eta bizipenak gogoratzeko eta haien familia, lagun eta irakasleen aldetik jasotako laguntza eskertzeko.
Musika eta dantza ere protagonista izan ziren zeremonian. Gure ikasle Itsaso Calvok entzuleak hunkitu zituen musika interpretazio bikain batekin, eta Claudia Coellok, Kristina Izaguirrek eta bere taldeak street dance erakustaldi ikusgarri batekin txaloaldi handia jaso zuten auditoriumean.
Ekitaldia gaueko unerik berezienetako batekin itxi zen: ikasturte honetan Ohorezko Matrikula lortu duten bederatzi ikasleen aintzatespenarekin. Denak eszenatokira igo ziren entzuleen txalo zaparrada jasotzera.
Zeremoniaren ondoren, ikastetxeko photocall-a besarkadaz, argazkiz eta agurrez bete zen ikasle, irakasle, familia eta lagunen artean, eta irudiak utzi ziren ikastetxearen historiaren parte den promozio bat gogoratzeko.
Gauak ospakizun ezberdinekin jarraitu zuen, hilabeteetako lanaren eta ahaleginaren ondoren merezitako ospakizunekin, nahiz eta ikasleek euren hitzaldietan gogoratu zuten bezala, oraindik azken proba garrantzitsu bat geratzen den: USaP.
Somorrostrotik zorte handia opa nahi dizuegu orain hasiko den etapa berri honetan. Zuen bideak jarraitzen dituzuen tokian, hau izango da zure etxea 💙









