Somorrostro Palestinako BAKEAREN alde
Urriaren 16an, osteguna, Somorrostro Heziketa Zentroko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek bat egin zuten jardunaldi sinboliko batean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta bakearen, justiziaren eta giza duintasunaren aldeko konpromisoa adierazteko.
Jolasaldietan kontzentrazioak egin ziren hezkuntza-maila guztietan, eta ikasleek eta irakasleek minutu batzuetako isilunea egin zuten, gatazkaren biktimei laguntzeko. DBHren kasuan, jarduerak izaera bereziki bisuala hartu zuen: ikasleek mosaiko handi bat osatu zuten Palestinako banderaren koloreekin, patioa kartulina berdez, zuriz, beltzez eta gorriz betez, eta, goitik ikusita, bandera erraldoi bat osatzen zuten.
Jarduera gogoetarako, errespeturako eta konpromisorako izan zen. Ekitaldi hau Bilboko Eleizbarrutiak bakearen aldeko hainbat kontzentraziorekin bat egiteko egin zuen gonbidapenaren barruan sustatu zen, eta inoren sufrimenduaren aurrean ezin dogula axolagabe egon gogoratu gura izan zuen.
Somorrostron, ekimen hau funtsezko balioak lantzeko hezkuntza-aukera izan da: enpatia, elkartasuna eta giza eskubideen defentsa. Jardunaldian zehar gogoratu zen bezala, “bakea ikasgeletatik ere eraikitzen da, keinu errazekin, baina zentzuz beteak”.
Giza mosaiko honekin, Somorrostroko ikasleek esan nahi izan dute, indarrez eta itxaropenez, etorkizuna baketik baino ezin dela eraiki. 🕊️