MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostrok Fernando Wirtz BHIrekin eta AESIArekin Adimen Artifizialaren lankidetza indartu du

Aste honetan  Mikel Díez gure lankidea, Adimen Artifiziala eta Big Data saileko irakaslea, Galiziara bidaiatu du, Hezkuntza, LH eta Kirol Ministerioaren berrikuntza-proiektuaren garapenaren parte gisa. Proiektu horretan, IAko eta Big Datako LHko Bikaintasun Zentro gisa parte hartzen dugu.

Egonaldian, Mikelek A Coruñako Fernando Wirtz Suárez BHI bisitatu du, Adimen Artifiziala eta Big Dataren irakaskuntzan erreferentziazko zentroa, gure zentroaren moduan. Topaketaren helburua “Demostrador de un sistema de integración continua desplegado bajo tecnologías Cloud para proyectos de Inteligencia Artificial” proiektuaren aurrerapenak partekatzea izan da. Punta-puntako proposamen horren helburua da tresna eguneratuak eta erabilgarriak eskaintzea sortzen ari diren teknologia horiekin ikasgelan lan egiteko.

Proiektua aurkezteaz gain, metodologia berritzaileei buruzko esperientziak trukatu ziren, hala nola ETHAZI, Galiziako irakasleen artean interes handia piztu duen euskal irakaskuntza-eredua, ikasleak motibatzeko eta konprometitzeko duten gaitasunagatik.

Jardunaldia gailu mugikorrei aplikatutako zibersegurtasunari buruzko hitzaldi batekin buturu zen. Bertan, Mikelek gertutik ezagutu ahal izan zuen nazio mailan adimen artifizialaren erabileraren gainbegiratze etiko, legal eta teknikoan egiten ari den lana.

Somorrostro Heziketa Zentrotik eskerrak eman nahi dizkiegu Fernando Wirtz BHIko taldeari, bereziki Daniel Espiñeira eta Rubén Cuellasi,  egindako harreragatik eta ikastetxeen arteko lankidetza indartzen jarraitzeko prestasunagatik.

Leave a comment