Aste Santuko oporren aurreko azken astean, Energia Berriztagarrietako Goi Mailako Zikloko 1.mailako bost ikaslek eta Vanessa Moreno eta Maialen Artetxe irakasleek esperientzia ahaztezina bizi izan zuten Växjö hirian, Suediako hegoaldean, jasangarritasunarekiko konpromisoagatik nazioartean ezaguna den hirian.
Trukea Erasmus+ programaren barruan dago, eta aukera bikaina izan da ikaskuntzak partekatzeko, prestakuntza teknikoa ulertzeko beste modu batzuk ezagutzeko eta komunikazio zientifikoa testuinguru erreal batean praktikan jartzeko.
Egonaldian, ikasleek Muskizko eta Växjöko eguzki-instalazio fotovoltaiko baten funtzionamenduaren eta errendimenduaren azterketa konparatibo bat aurkeztu zuten, eta Teknikum institutuko ikasgeletan egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Kimika, diseinua edo motorrak irakasgaiek ezagutza, esperientziak eta irribarre asko partekatzeko esparru gisa balio izan zuten.
Aberastasun akademikoaz gain, gure ikasleek suediako natura ikusgarriaz, Teknikumeko hezkuntza-komunitatearen adeitasunaz eta jasangarritasun energetikoan erreferente den hiri batez gozatu dute. Izan ere, Växjö erregai fosiletatik aske izateko konpromisoa hartu zuen munduko lehen hiria izan zen, 2030erako isuri neutroak lortzeko helburuarekin.
Somorrostrotik Teknikumetik jasotako tratu hurbil eta abegitsua eskertu besterik ezin dugu egin. Orain datorren ikasturterako ilusioz itxarotea besterik ez zaigu geratzen.
Europa ikasgeletan ere eraikitzen delako.