MÁSTER-HIDRÓGENO

Yeray Alcalá Batxilergoko Sari Berezia

Yerayk harritzen jarraitzen gaitu, oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak 2024ko deialdian eman dituen 16 BATXILERGOKO SARI BEREZIETAKO bat irabazi baitu. Sari hauek aurten Batxilergoko edozein modalitate 8,75 puntuko batez besteko notarekin edo gehiagorekin amaitu dutenei zuzenduta daude.

 

Sari horietako bat lortzeko, Yerayk Matematika, Gaztelania (edo Euskara) eta Ingeleseko azterketak egin behar izan ditu, ikasturte honetako deialdira aurkeztu diren Euskal Herriko 690 ikasleekin batera.

Lorpen honi esker, Yerayk diploma bat eta 1.235 euroko dirulaguntza jasoko ditu, eta, gainera, Batxilergoko Sari Nazionalean parte hartzeko eskubidea izango du. Yerayk Euskal Herriko olinpiada matematikoan bigarren postua lortu zuen eta honek Estatuko olinpiadetan Euskadi ordezkatzeko aukera eman zion.

 

Yeray ez da gelditzen. Errioxako Unibertsitatean Matematika eta Ingeniaritza Informatikoko gradu bikoitzerako onartua dagoen baieztatzeko zain dagoen bitartean, maletak prestatzen ari da uztailaren bigarren hamabostaldian Irlandara joateko. Bertan ingelesa ikasiko du Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker. Eta abuztuan, datorren ikasturtea hasi aurretik diru pixka bat aurrezteko lan egiteko asmoa du.

 

Zorionak Yeray!!!

Leave a comment