Hamaikagarrenez jarri da abian Trapagarango XI. ENPRESA BEKA 2024 programa. Edizio honetan 3 enpresak babesten dute, guztiak herriko enpresa ertain eta handiak dira, edo haiekin lotura zuzena dutenak. Amazon, 686 Garraio logistikoak eta portu-garraioak eta Alju Tailerrak dira Meatzaldeko Enplegu eta Garapenerako Agentziak, Somorrostrorekin lankidetzan, Marcelo Gangoiti Fundazioaren bitartez, sustatutako programa honetan parte hartzen duten enpresak
2024ko irailaren 23ra arte 30 urte baino gutxiago izan eta gutxienez 2023ko irailaren 23tik Trapagaranen etenik gabe erroldatuta dauden eta 2024/25 ikasturtean, hurrenez hurren, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Ziklo batera ikasten ari diren gazteak sartu ahal izango dira.
Aurten laguntzaren balioa honakoa da:
- 800 €/ eskola urtean Erdi Mailako Heziketa Ziklo baterako
- 1.000 €/ eskola urtean Goi Mailako Heziketa Ziklo baterako
Laguntzak hauek dira:
- Erdi-mailako ziklokoak: 1 – Espezialitateak: Galdaragintzako eta Soldadurako teknikaria 1
- Goi-mailako ziklokoak: 9 – Espezialitateak: 3 automozioan, 1 mekatronika industrialean, espezialitaterik gabe: 5
Beka eskatzeko epea 2024ko irailaren 23tik urriaren 4ra izango da Enplegu eta Toki Garapeneko Agentzian.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Enplegu eta Toki Garapeneko Agentziara ere jo dezakezu (tel.: 944863196).