MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro, “Eleiza plazara” elizbarrutiko ekitaldi nagusian

Joan den maiatzaren 17an, larunbata, Somorrostro Heziketa Zentroak “Eleiza plazara” jardunaldian parte hartu zuen, Barakaldoko BECen ospatu zen Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurreneko ospakizunen ekitaldi nagusian. Ekitaldi jendetsua izan zen, biziz betea, eta elizbarrutiko txoko guztietako 3.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren.

Egun osoan zehar giro alai eta familiarra bizi izan zen, adin guztietarako jarduerekin: tailerrak, hitzaldiak, umeentzako jolasak, musika-emanaldiak, otoitz-guneak eta elizbarrutiko bizitzaren aberastasuna eta aniztasuna erakusten zuten stand-gune zabala.

Somorrostro Ikastetxea, EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sareko gainerako ikastetxeekin batera, stand propio batekin egon zen. Stand horretan, gure hezkuntza-eskaintza eta ikastetxe kristauaren eredua ezagutarazi genituen, hezkuntza inklusiboan, pertsonen laguntzan eta aniztasunarekiko arretan oinarrituta. Hasierako Prestakuntzan (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) eta Enplegurako Prestakuntzan ibilbide profesional osoan egiten dugun lana aurkeztu genuen.

Somorrostrotik eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntzari eta standera hurbildu ziren pertsona guztiei interesa, gertutasuna eta gogo bizia erakutsi zutelako. Eskerrik asko eta zorionak Eleizbarrutiko 75. urteurrenagatik!

Leave a comment