🚪 LHko Ate Irekien Jardunaldiak
Zure etorkizuna hemen hasten da
Lanbide Heziketa ikasteko asmoa duzu?
Somorrostro Heziketa Zentroan, inguruko Oinarrizko, Erdi eta Goi Mailako Zikloen eskaintzarik handiena eskaintzen dizugu, punta-puntako instalazioekin eta enpresen errealitatearekin lotutako prestakuntzarekin.
Zatoz gu ezagutzera. Ezagutu gure tailerrak, laborategiak eta ikasgela teknikoak. Hitz egin irakasleekin. Argitu zure zalantza guztiak eta hasi zure etorkizun profesionala irudikatzen.
📅 Hurrengo Jardunaldiak
📍 Elkargunea:
Suberri eraikineko ekitaldi-aretoa (zentroko kafetegiaren ondoan)
🎓 Oinarrizko eta Erdi Mailak
🗓 maiatak 6
🕔 17:00
Gure instalazioak, zikloen funtzionamendua eta eskaintzen dituzten aukera profesionalak ezagutu nahi dituzten guztiei zuzendutako jardunaldia.
👉 Derrigorrezkoa da arinago formulario hauetan apuntatzea:
Erdi maila: formulario.
Oinarrizko maila: formulario
🎓 Goi Maila eta Espezializazio Kurtsoak
🗓 apirilak 22
🕔 17:00
Prestakuntza teknikoan urrats bat gehiago eman eta enplegagarritasun handiko sektoreetan espezializatu nahi dutenentzat pentsatutako saioa.
👉 Derrigorrezkoa da arinago formulario honetan apuntatzea
👥 Ate Ireki Pertsonalizatuak
Arreta indibidualizatua nahiago baduzu, gure Ate Ireki Pertsonalizatuen Jardunaldiak ere aktibatuko ditugu:
✔ Interesatzen zaizun zikloa zehatz-mehatz ezagutzea
✔ Espezialitate horretako espazio espezifikoak bisitatzea
✔ Zalantza akademikoak eta profesionalak hurbiletik argitzea
Izan ere, zer ikasi aukeratzea erabaki garrantzitsua da… eta prozesu horretan lagundu nahi dizugu.
👉 Ate Ireki Personalizatuak Goi Maila eta Espezializazio Kurtzoetarako: apuntatu formulario honetan








