26/27 ikasturterako Batxilergoan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen agindua argitaratu da.
Agindu horrek egutegi hau ezartzen du:
• Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea: martxoaren 16tik 27ra, biak barne. Ikastetxean aurrez izena eman behar baduzu, garrantzitsua da aurretik hitzordua eskatzea ESTEKA HONETAN:
Aurrematrikularekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: esteka honetan
• Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: apirilak 15.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzak 5.
• Erreklamazioak onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei: maiatzaren 11 arte, egun hori barne.
• Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 11 arte, egun hori barne.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzak 19.
• Matrikula egiteko ohiko epea: ekainaren 15etik 30era, biak barne.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 19ra arte, egun hori barne.
• Itxaron-zerrendaren balioa: irailaren 30era arte.
* Zerrendak Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/es/ begiratu ahal izango dira.










)