MÁSTER-HIDRÓGENO

LH – Enpresa – Unibertsitatea: Bide berriak irekitzen

Somorrostro Prestakuntza Zentroak, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, “LH – ENPRESA – UNIBERTSITATEA: BIDE BERRIAK IREKITZEN” jardunaldia antolatu du. Jardunaldi horren helburua zen Somorrostrorekin lankidetzan aritu ohi diren enpresei ikastetxearen eta enpresen artean dauden lankidetza zuzeneko bideak aurkeztea, ohiko LPetatik edo “enpresako praktiketatik” haratago.

Jardunaldiaren irekiera Txema Llanok, Somorrostroko LHko arduradunak, egin zuen. Parte-hartzaileei ongietorria eman ondoren, lehenengo hitzaldiei ekin zien. Hitzaldi labur batzuk egin ziren, eta, horietan, gai hauek azaldu ziren: DUAL Prestakuntza berria, zentroen arteko berrikuntza proiektuak egiteko aukerak eta enpresen parte-hartzea, 2+3 esperientzia, ikasleei goi-mailako ziklo bat eta 5 urteko unibertsitate-gradu bat egiteko aukera ematen diena, edo Tknikako TKgune programa (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa, zeinaren helburu nagusia ikerketa eta berrikuntza aplikatua baita).

José María Canalesek, Mondragon Unibertsitateko Bilboko campuseko Ingeniaritza Fakultateko koordinatzaileak, 20 urte baino gehiagoko esperientzia kontatu du enpresekin lankidetzan berrikuntza-proiektuetan lan egiten, eta Imanol Andonegi MUko doktore eta automatizazioko eta robotikako ikerketa-taldeko kideari eman dio lekua. Robotika, ikusmena eta adimen artifiziala inguruko industria-ehunean egindako ikerketa-proiektuetan aplikatzeko adibide praktiko bat azaldu du zehatzago.

Javier Laiseca Somorrostroko zuzendariak eman dio amaiera jardunaldiari, eta eskerrak eman dizkie bertan egon diren pertsonei, eta nabarmendu du garrantzitsua dela gero eta lankidetza estuagoa izatea lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen artean.

 

 ekitaldiko argazkiak 

Leave a comment