MÁSTER-HIDRÓGENO

FabLab eta sormen guneak. Fabrikazio gehigarria

Apirilak 13an Hetel-eko ikastetxeek topaketa birtuala egin zuten Somorrostron nagusiki lantzen ari garen fabrikazio gehiarriko SLM-ari buruzko jardunaldi teknologikoa egin zelarik. Hizlarietako bat gure kolaboratzaile den SamyLabs-eko Jon Martinez izan zen. SamyLabs startup-aren sortzaileetariko bat da eta SLM (Selective Laser Melting) makina bat garatu dute, estatuko teknologia honetako lehen makina ekoizle izan delarik. Somorrostrok SamyLabs-ekin harreman estua du SLM teknologiako (Alba 300) makinaren lehen bertsioaren hobekuntzan kolaboratzeko eta baita gure ikaslegoaren lanbide-profila egokitzeko ere Instrustria 4.0-ren testuinguruan.

Ekimen hau Somorrostro, BETEKU markoan, lanean ari den FabLab eta sormen guneak. Fabrikazio gehigarria proiektuaren barnean kokatzen da. BETEKU (BErrikuntza TEknologikoaren KUdeaketa) Heteleko ikastetxeen sarearen proiektu markoa da eta
partaide bakoitzak urtero beharrezko jarduketa batzuen plangintza, egitea eta jarraipena egiten du bere proiektuaren garapenean. Jarduketa hauek lau lerro ezberdinetan banatuta daude: Teknologiaren gaitzea, bereganatzea, garapen didaktikoa eta teknologiaren zabalkundea. Ikasturtean zehar beste jarduera batzuk ere antolatzen dira; esaterako, BETEKU Azoka proiektuak edo lan-lerroak ezagutarazteko eta Heteleko ikastetetxeen arteko elkarlana sustatzeko eta BETEKU Zabaltzen proiektuarekin lotutako jarduera teknologikoak burutzeko.

Lehen aipatu bezala Somorrostro FabLab eta sormen guneak. Fabrikazio gehigarria deritzon proiektuan lanean ari da eta azken bi urteeotan TKnikak Fabrikazio gehiarriaren esparruan onartu dituen bi proiektuak BETEKU proiektuarekin lerrokatzen dira. FabLab eta sormen guneak. Fabrikazio gehigarria proiektuak berrikuntza proiektuak garatzeko ideiak antzemateko bide eman du eta horietako batzuk burutu dira irakasle parte hartzaileak bere gaitzean ikasitakoak ikasleen gaitasun teknikoen hobekuntza eragin duelarik. Bestalde, proiektu honetan sartutako ikasleak Somorrostroko beste sail batzuekin elkarlanean aritu dira, esaterako, Automozio sailarekin eta baita Bilboko ingeniaritza eskolarekin ere (Formula Student). Iaz Industria 4.0-ari lotutako teknologien formakuntza ematen hasi zitzaien zenbait irakasleri, zehazki, fabrikazio gehigarriko FDM (Fused Deposition Modelling) teknologian edo estrusio bidez plastikozko piezak lortzeko 3D Inprimagailuetan. Inguruko PYME-ei ere tailer erakusgarriak egin zaizkie lehen aipatu den SLM teknologian. Hauek eta beste ekintza ugari egin dira FabLab eta sormen guneak. Fabrikazio gehigarria proiektuaren baitan.

Proiektu honen helburu nagusia Maker mugimendua, DIY (Do It Yourself) edo “Egin ezazu zuk zeuk” filosofian oinarritzen dena, hezkuntza maila guztietako ikasle taldeetara hedatzea da. Horretarako teknologi anitzez hornitutako laborategi bat egokitu da non kudeatzaileak edo Fabmanager-ak bere ardurapean izango duen lantalde batek aholkularitza zerbitzu bat emango duen teknologien gaitze eta erabileran, proiektu ezberdinen garapenean eta ideiak proiektu bilakatzeko ezagutzan. Horretaz gain, ikasturtean egindako lan ezberdinen zabalkundeak egingo dira irakasleen formakuntzak barne. Azkenik, PYME-ek izan
ditzaketen zenbait beharrizaneei erantzuteko aukera ere aurreikusten da.

 

 

 

 

Leave a comment